Gobi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gobi basamortua Barne Mongolian.
Gobi basamortuaren kokapena.

Gobi (mongolieraz: Говь, txineraz: 戈壁; pinyinez: gē bì) Txinako iparraldea eta Mongoliako hegoalde artean dagoen basamortua da. Munduko basamorturik nagusienetakoa da. Iparraldean Altai mendiak eta Mongoliako estepak, hego-mendebaldean goi-ordoki tibetarra eta iparraldeko Txinako ordokia hego-ekialdean ditu. Gobi mongolieraz "basamortua" esan nahi du.

Historikoki, Gobi Mongoliar inperioaren zati bat izan da eta Zetaren bideak zeharkatu du.

Eduki-taula

[aldatu] Klima

Gobiren klima aldakorra da oso tenperatura aldetik, ez bakarrik urtean zehar baita 24 ordutan ere.

Tenperaturak
Ulaanbaatar (1.150 m.)
Sivantse (1.190 m.)
Urteko batez bestekoa –2,5 °C +2,8 °C
Urtarrilako batez bestekoa –26,5 °C –16,5 °C
Uztailako batez bestekoa 17,5 °C 19,0 °C
Muturrak 38,0 °C eta –43 °C 33,9 °C eta –47 °C

Neguko batez besteko gutxiengo tenperaturak –40 °C dira eta udako batez besteko tenperatura beroenak 45 °C. Prezipitazio gehiena udan jasotzen da.

[aldatu] Ekoeskualdeak

Gobi bost basamortu eta erdibasamortu-ekoeskualdetan banatu daiteke:

  • Ala Shan erdibasamortu-goi-ordokia iparraldetik Gobi Altai mendilerrotik Helan mendietara hedatzen dena.

[aldatu] 1911 baino lehengo esplorazioak

Hona hemen esploratzaileen zerrenda:

  • Marco Polo (1273-1275)
  • Jean-François Gerbillon (1688-1698)
  • Eberhard Isbrand Ides (1692-1694)
  • Lorenz Lange (1727-1728 y 1736)
  • Fuss eta Alexander G. von Bunge (1830-1831)
  • Hermann Fritsche (1868-1873)
  • Pavlinov eta Z.L. Matusovski (1870)
  • Ney Elias (1872-1873)
  • Nikolai Przhevalsky (1870-1872 y 1876-1877)
  • Zosnovsky (1875)
  • Mikhail V. Pevtsov (1878)
  • Grigory N. Potanin (1877 y 1884-1886)
  • Béla Széchenyi kondea eta Lajos Lóczy (1879-1880)
  • Grum-Grzhimailo anaiak (1889-1890)
  • Pyotr Kuzmich Kozlov (1893-1894 y 1899-1900)
  • Vsevolod I. Roborovsky (1894)
  • Vladimir A. Obruchev (1894-1896)
  • Karl Josef Futterer eta Dr. Holderer (1896)
  • Charles-Etienne Bonin (1896 y 1899)
  • Sven Hedin (1897 y 1900-1901)
  • K. Bogdanovich (1898)
  • Ladyghin (1899-1900) eta Katsnakov (1899-1900)

[aldatu] Artean

1977ko, Close Encounters of the Third Kind pelikulan, S.S. Cotopaxi itsasontziak Habanarako bidean zihoazela, galdu egiten da eta Mongoliako Gobin agertu.

2004ko Flight of the Phoenix pelikula Gobin galdutako hegazkinari buruzkoa da.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gobi
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak