Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henri de La Tour d'Auvergne, Turenneko bizkondea.

Henri de La Tour d'Auvergne, Turenneko bizkondea —askotan besterik gabe Turenne deitua— (Sedan, Frantzia, 1611 - Salzbach, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania, 1675) Frantziako Armadako militarra izan zen, Frantziako mariskal jenerala izatera iritsi zena.

Hogeita Hamar Urteko Gerran esku hartu zuen Frantziako gudarostean; Turin espainiarrei hartu izanagatik (1640) egin zen, batez ere, ezagun. 1643an Frantziako mariskal jeneral izendatu zuten, eta Rhineko kanpainan Maguntzia eta Worms hartu zituen.

Bavarian beste zenbait garaipen lorturik, 1647an Ulmgo armistizioa sinarazi zion Maximiliano dukeari. Frondako gerran esku hartu zuen erregetiarren aurka lehenbizi eta Condéren aurka gero. Matxinada amaiturik, armadaren buru zela espainiarren aurkako garaipen handiak lortu zituen: Arras (1654), Dunes (1658). Gero, Flandria kendu zien espainiarrei hiru hilabetean (1667). Tropa inperialak Alsaziatik bidali zituen. Salzbacheko guduan (1675) izandako zaurien ondorioz hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri de La Tour d'Auvergne (Turenneko bizkondea) Aldatu lotura Wikidatan