San Paulo katedrala (Londres)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Paulo katedrala
St. paul's cathedral.jpg
San Paulo Katedralaren kanpoaldea.
Udalerria Londres
Herrialdea  Erresuma Batua
Lurraldea Ingalaterra
Koordenatuak 51°30′49″N 0°5′53″W / 51.51361°N 0.09806°W / 51.51361; -0.09806Koordenatuak: 51°30′49″N 0°5′53″W / 51.51361°N 0.09806°W / 51.51361; -0.09806
Garaia 1676 eta 1710 bitartean eraikia
Helbidea City of London
San Paulo katedrala (Londres) non dagoen adierazten duen Londres erdiguneko mapa
San Paulo katedrala (Londres)
http://www.stpauls.co.uk

Londresko San Paulo Katedrala (ingelesez Saint Paul's Cathedral), 1676 eta 1710 bitartean eraikia izan zen Christopher Wrenen zuzendaritzapean 1666an Londresko Sute Handiaren ondorioz erre zen bertan zegoen Erdi Aroko Antzinako San Paulo Katedralaren hondakinen gainean. Inguru guztiko eraikinetatik, Bigarren Mundu Gerratik onik irten zen gutxietako bat da, eta Karlos, Galesko printzea eta Diana Spencer printzesaren arteko ezkontza bezalako gertakarien agertoki izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatxada nagusia.

Gaur egun katedral honek hartzen duen tokian Ingalaterrako lehen eliza eraiki zen, zurezkoa, 604an San Agustinen jarraitzaile zen San Mellitusi esker, betebehar bezala anglosaxoiak kristautasunera bihurtzea zuena. Jatorrizko eraikin hau 675ean, , 962an eta 1087an berritua izan zen.

Nagusitasun Agiria 1534an ezarria izan ondoren, katedrala ahaztua izan zen Iñigo Jones eraikin hau 1633an zaharberritzen hasi zen arte, arkupe neoklasikoa gehituz. Dena den, antzinako katedrala 1666ko Londresko sute handian erre zen eta berreraiki egin behar izan zen. Lan honen kargu Christopher Wren egon zen, barroko estilo berri batean birplanteatu zuena.

Katedralaren kupula.

James Thornhillek San Pauloren bizitzaren irudiak margotu zituen kupulan, Grinling Gibbonsek Koruko eta organo handiko zura landu zuen, Jean Tijoyk Koruko hesiak egin zituen, eta ondorengo belaunaldiek tenpluaren apainketarekin jarraitu zuten. Koruko mosaikoa bizantziar inspiraziokoa da eta munduaren sorrera Hasieraren arabera irudikatzen du. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran gehitu zituzten Stevens, Watts, Britten eta Richmondek William Holman Hunten Munduko argiarekin batera. Henry Morreren Ama eta semea lana ipar-ekialdeko nabean kokatu zen, eta arte garaikideak tenplua aberasten jarraitzen du.

Katedrala bere kupulagatik ere nabarmentzen da, munduko handiena Vatikanoko San Petri basilikarenaren ondoren. Askoz hurbilagotik ikus daitezke bertako freskoak 530 eskailera maila igoz, eta ondoren kupulatik irten eta hiriaren ikuspegi panoramiko bikain batez gozatu.

Bertan gertatzen dira nazio mailako garrantzia duten gertakariak, errege ezkontzak kasu, Karlos, Galeseko printzea eta Diana Spencerren artekoa adibidez, heroi nazionalen hileta elizkizunak, Winston Churchill eta Horatio Nelsonenak kasu, azken hau kriptan lurperatua, bisita daitekeena, eta oroigarri ugari, 2001eko irailaren 11ko atentatuak AEBetan eta 2005eko atentatuak Londresen.

Katedralaren oinplanoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedralaren oinplanoa.

Nabe nagusia mendebaldeko atetik kupularaino hedatzen da eta fededunak bertan esertzen dira mezako gertakari nagusietan zehar, kleroa eta korua aldarerantz doazen bitartean. Alboko hiru kapera daude, bata Santu Guztiei eskainia, beste bat San Migel Goiaingeruari eta hirugarrena San Jurgiri. Alde honetan ikus daiteke Wellingtongo dukearen omenezko monumentua eta nabea kupularekin elkartzen den tokia, baita Sergei Chepiken lau margolan berri ere, non Jesusen Gurutziltzaketa, Berpiztea, Ministerioa eta Haragitzea deskribatzen den.

Aldarea kupula handiaren azpian dago, Zerua eta Lurra elkartzen dituen behatoki handi bat bezala pentsatua. Thornhillen margolanek San Pabloren bizitza deskribatzen dute, estatuek ekialdeko eta mendebaldeko elizetako ordezkariak erakusten dituzte. Mosaikoetan lau ebanjelariak eta Itun Zaharreko profetak ikus daitezke, eta Middlesexeko kaperan, jada aipatua izan den Holmant Hunten Munduko argia lana dago.

Korua da kleroak eta koroak Jaungoikoari ofrendak egiten dizkioten tokia, zerbitzu hau kupulapean egiten ez denean. Bertan dago gotzainaren aulkia edo katedra. Koruak aldare nagusira darama, eta bere ekialdeko zatian Amerikar Oroigarriaren Kapera (American Memorial Chapel) dago. Mosaikoek Sorkuntza eta beste gertakari bibliko batzuk irudikatzen dituzte.

Kupularen barnean, 259 eskailera maila igo ondoren, Xuxurlen Galeria dago, non 32 metroko distantziara zurrumurru bat entzun daitekeen. Galeria honen gainean, jada kupularen kanpoaldean, Harrizko Galeria dago, nora 378 eskailera maila igo ondoren iristen den, eta gorago Urrezko Galeria, 530 eskailera maila igo ondoren, Londresko hiriaren ikuspegi panoramiko bat eskaintzen duena.

Londresko ikuspegi panoramikoa Katedraleko Urrezko Galeriatik.

Kripta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kripta Katedraleko hil kamera da, eta bertan pertsonaia garrantzitsu ugariren hilobiak daude, Horatio Nelson, Wellingtongo dukea, Thomas Edward Lawrence, Alexander Fleming etab... Kriptaren erdigunean Fede Santuaren Kapera edo OBE kapera dago, Britainiar Inperioaren Ordenari eskainia baitago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
San Paulo katedrala (Londres)