Kortisona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kortisonaren egitura kimikoa.

Kortisona giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen duen hormona esteroidea da, glukokortikoideetako familiakoa. Egitura kimikoa eta jarduerari dagokionez antz handia du kortisolarekin, baina honen aldean kontzentrazio txikiagoan dago odolean.

Kolesteroletik abiatuta sintetizatzen da, eta -bestalde- aldosterona hormonaren molekula aitzindaria da.

Kortisolaren antzera, kortisonak prozesu katabolikoak areagotzen ditu. Glukosaren odol-maila igotzen du, eta baita gantz azidoen odoleko kontzentrazioa ere.

Erabilera terapeutikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Botika moduan kortisona oso erabilia da zenbait gaixotasun tratatzeko. Alboko-ondorio kaltegarriak dituenez, baina, tratamendua mediku baten gainbegiratzepean eraman behar da beti.

Hanturaren aurkako efektu nabarmena duenez, hanturazko prozesuen tratamenduan erabiltzen da.

Immunitate-sistemaren jarduera gutxitzen duenez, gaixotasun autoimmuneen tratamenduan ere ezartzen da (artritis, lupus, Crohn gaitza...) eta baita alergia kasuetan ere.

Alboko-ondorioen artean aipagarrienak hauek dira: hipergluzemia, osteoporosia, gastritisa, hipertentsioa, amenorrea, orbaintze mantsoagoak eta portaera-aldaketak.

Kortisona baino farmakologian gehien erabiltzen direnak kortikosteroide sintetikoak dira, hots, kortisonaren deribatuak: prednisona, budesonida, dexametasona eta metilprednisolona, besteak beste.