Hirurteko Liberala

Wikipedia(e)tik
Hirurteko Liberal» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fernando VII.aren 1812ko Konstituzioaganako zin egitea agertzen den dokumentua.

Hirurteko Liberala edo konstituzionala (gaztelaniaz: Trienio Liberal) Espainiaren historia garaikideko 1820tik 1823ra bitarteko epea da, eta Fernando VII.a Espainiakoaren erregealdia osatzen duten hiru garaietatik bigarrena, Seiurteko absolutistaren ondoren eta Hamarkada Doilorraren aurretik.

Riegoren pronuntziamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1820ko urtarrilaren 1ean Sevillako probintziako Las Cabezas de San Juan udalerrian Rafael del Riego teniente koronelaren jazarraldi militarra gertatu zen, Amerikako kolonietan matxinatuen aurkako espedizio bat zuzentzeko enkargua jaso zuenean.

Hasieran arrakasta txiki bat lortu ondoren, Riegok, berehala, 1812ko Espainiako Konstituzioaren (Pepa izenaz ezaguna, martxoaren 19an San Jose egunez onartu zelako) eta autoritate konstituzionalen berrezarpena aldarrikatu zituen. Kolpe militarraren aldeko babes txikia denborarekin handituz joan zen, eta matxinada martxoaren 10 arte luzatu zuen. Data horretan argitaratu zen Fernando VII.aren manifestu bat, bi egun lehenago (martxoaren 8an) Madrilen zin egina zuen Cadizko Konstituzioa onartzekoa.

Hirurteko bizitza politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea ezegonkortasun garai luze batean murgildu zen, erregea erregimen konstituzionalaren aurkakoa izatearen eta bi alde elkarren aurka zituen areriotasunaren eraginez. Bi alde hauek ziren: batetik, liberal doceañista edo moderatuak, 1812ko konstituzioan aurreikusitako Gorteen eta Erregearen arteko botere orekaren aldekoak zirenak; eta, bestetik, veinteañista edo asaldatuak, botere exekutiboa legegilearen mende zegoela eta erregea herriaren subiranotasunaren mende zegoela argi utziko zuen konstituzio berri bat (1820koa izango zena) idaztearen eta askatasunen eta gizarte erreformen irekiera handiago bat bultzatzearen aldekoak (horietako batzuk, gutxiengoa, nabarmen ziren errepublikarrak).

Hasierako gobernuak moderatuek eratu zituzten (Evaristo Pérez de Castro, Eusebio Bardají Azara, Santa Cruzeko markesa eta Francisco Martínez de la Rosa). Eusebio Bardajíren agintaldian Ramon Olaguer Feliu izendatua izan zen Penintsulako Gobernazio Idazkaritzan aritzeko, kabineta liberaleko benetako gizon indartsu bihurtuz. Hain handia izan zen bere eragina bigarren gobernu konstituzionala Bardají-Feliu ministerioa izenez ezagutzen dela. Bigarren hauteskundeen ondoren, 1822ko martxoan ospatu zirenak, Riegok presiditutako Gorte berriak nabarmen domeinatuak zeuden asaldatuen partetik. Urte horretako uztailean, erregeak egoera bere alde berbideratzeko ekintza bat egin zuen, bere aldeko talde militar baten nahigabea (Erregezainen matxinada) erabiliz, Milizia Nazionalak apaldu zuena Madrilgo Plaza Nagusian gertatuko enfrentamendu baten uztailak 7an. Orduan, Evaristo Fernández de San Miguel buru zuen gobernu asaldatu bat eratu zen abuztuak 6an.

Desadostasunak arlo guztietan geratzen ziren agerian: Gortea, prentsa eta Masoneria (liberal moderatua), eraztunaren elkartea (moderatua) eta Zaldun Komuneroen Elkartea (liberal asaldatua) elkarte sekretuen arteko enfrentamenduak. Komuneria 1823 hasieran bi elkarte independentetan banandu zen, bata moderatua eta bestea muturrekoa, Karbonarioen espainiar adarrera lotua zegoena. Barne borrokak erregeak berak ere jotzen zituen, aldi berean ezkutuan Aliantza Santuarekin Espainiaren inbasioa negoziatzen ari zena, eta bere aldeko zenbait unitate militarren nahigabea probesten zuen (Errege Guardia), eta tokiren batzuetan gerrilla absolutisten eraketa (ondorengo karlismoaren lehen bertsioa), iraultza liberalarekin gustura ez zeuden nekazariek osatuak, mesede egin ordez kalte egin ziena, eta faltan botatzen zuten Antzinako Erregimena (abiatu ziren gutxien ezeraginkortasun eta ahalketasunak, hamarren erdia kasu, ez zuten jaurerrien jabegoaren errekonozimendu politikorako zapuzketa konpentsatzen). Ogasunaren erorketak, gainera hondamendizko jesapen bat negoziatu zuena, are gehiago ezinezkotu zuen espainiar gizartean iraultza liberal sakon bat benetan egitea.

Hirurtekoaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide oso zoritsu baten ondoren, 1823an Aliantza Santuak (Prusia, Austria, Errusia eta berriki sartutako Frantziak osatua), 1822ko urriak 22an Veronako biltzarrean borboitar Espainiari laguntzera joatea erabaki zuen. Laguntza horren ondorio da San Luisen Ehun Mila Semeen bidalketa (frantziar armadako 95.000 soldadu, Luis Antonio Borboikoa, Angulemako dukearen zuzendaritzapean) 1823ko apirilean. Pirinioak zeharkatu ostean, Ehun Milek ez zuten benetako erresistentziarik topatu, eta indar liberalak inguratu zituzten, Cadizeraino atzera egin zutenak gobernua eta erregea berarekin batera, praktikan euren bahitua zena.

Errege boterean Fernando VII.a berrezarri izanak Hamarkada Doilor deritzon garaia abiarazi zuen (1823-1833), non "Desiratua"k absolutismoa berrezarri zuen. Herrialdeko ia intelektual guztiek alde egin behar izan zuten (emigratuak deritzenak), Londresera batez ere, Somerstown auzoan bilduz, eta ahal zuten moduan moldatuz ingeles diru laguntza urrituarekin, batzuei Independentzia Gerran Napoleonen aurka borrokatu izanagatik ematen zitzaiena. Geratu zirenek garbiketa prozesu bat jasan behar izan zuten edo exekutatuak edo marjinatuak izan ziren.

Rafael del Riego urkatua hil zen 1823ko azaroak 7an Madrilgo Plaza de la Cebada plazan.