Hohenzollern gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hohenzollern gaztelua
Burg Hohenzollern ak.jpg
Gazteluaren ikuspegi orokorra.
Udalerria Hechingen
Herrialdea  Alemania
Lurraldea Baden-Württemberg
Koordenatuak 48°19′24.91″N 8°58′02.18″E / 48.3235861°N 8.9672722°E / 48.3235861; 8.9672722Koordenatuak: 48°19′24.91″N 8°58′02.18″E / 48.3235861°N 8.9672722°E / 48.3235861; 8.9672722
Garaia XI. mendea
Hohenzollern gaztelua non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Hohenzollern gaztelua
www.burg-hohenzollern.com

Hohenzollern gaztelua (alemanez Burg Hohenzollern) Alemaniako Baden-Württemberg estatuko Hechingen udalerriaren inguruan dagoen gaztelu bat da, Stuttgart hiritik 50 kilometro hegoaldera. Berez, gaztelua Hohenzollern mendiaren gailurrean dago, 855 metroko garaieran.

Eraikin hau historikoko Hohenzollern dinastiari lotua egon zaio, jatorria bertan baitzuen, dinastia hau Erdi Aroan boterera iritsi eta Lehen Mundu Gerraren amaierarte Prusia eta Brandenburgon agindu zuelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren lehenbiziko zatia XI. mendean eraiki zen, baina 1423an Suabiako hiri inperialen aliantza baten eginiriko hamar hilabetetako setio baten ondoren erabat suntsitua izan zen.

1454-1461 bitartean bigarren gaztelu sendoago bat eraiki zen, Hogeita Hamar Urteko Gerran Hohenzollern dinastiari aterpe eman ziolarik. XVIII. mendean jada gaztelua erabat utzia zegoen, bertako elementu ugari erautsiak izan zirelarik, ondorioz garai hartatik gaurdaino iritsi den elementu bakarra San Migelen kapera izan da.

1846-1867 bitartean Federiko Gilen IV.a Prusiakoaren aginduz eta Friedrich August Stühler arkitektoaren gidaritzapean hirugarren gaztelu bat eraiki zen, eraikin hau ingeles arkitektura neogotikoa eta Frantziako Loira eskualdeko gazteluetan oinarritu zelarik. Nahiz eta gaztelua Hohenzollern sendiaren omenez eraikia izan, 1945. urterarte ez zen bertan senitartekorik bizi izan, data honetan Gilen Prusiakoa eta haren emaztea zen Zezilia Mecklemburgo-Schweringoa bertan bizitzen jarri zirelarik. Senar-emazteak gazteluan lurperatuak daude.

Gaur egun gaztelua gordetako altxorren artean honako objektu hauek daude:Gilen II.a Alemaniakoa koroa, Frederiko II.a Handiaren objektu pertsonalak eta George Washingtonek Friedrich Wilhelm von Steuben baroiari Hohenzollern Etxeak Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran zehar emandako aldeko laguntzaren eskerron gutuna edo mezua.

Gaur egun gaztelua turismogune oso ezaguna da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hohenzollern gaztelua Aldatu lotura Wikidatan

{{commonskat|