Horatio Nelson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Horatio Lord Nelson
Horatio Lord Nelson
Lemuel Francis Abbottek margotutako Horatio Lord Nelsonen irudia
Datu pertsonalak
Izen osoa Horatio Lord Nelson Almiranteordea
Jaio 1758ko Irailaren 29a
Burnham Thorpe, Norfolk (Ingalaterra)
Hil 1805ko Urriaren 21a
Trafalgar, Cádizko probintzia (Espainia)

Horatio Nelson, 1go Nelson Bizkondea, 1go Brontéko Dukea (Burnham Thorpe, Norfolk, Ingalaterra 1758ko irailaren 29aTrafalgar, Espainia, 1805eko urriaren 21a) Erresuma Batuko Itsas Armadako ofiziala izan zen. Napoleondar Gerretan eta batez ere 1805eko Trafalgarko guduan lortutako garaipen bikainengatik entzute handia lortu zuen, eta gudu hartan hil zen.

Bizitza

Hamabi urte zituela Britainia Handiko Itsas Armadan (Royan Navy) sartu zen. Amerika, Europan eta Mendebaleko Indietan ibili ondoren, 1777an ontzi tenientearen kargua eskuratu zuen, eta 1779an kapitainarena. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran esku hartu zuen eta ondoren, Frantziaren aurkako gerran Toulon (1793ko uztaila), Bastia eta Calvi-ko (1794) setioetan nabarmendu zen. Azken gudu horretan eskuineko begiaren ikusmena galdu zuen. Gero, Genovako setioan (1796) parte hartu ondoren, sir John Jervis komandantearen agindupean espainiarren armada garaitu zuen Portugalgo San Bizente lurmuturreko guduan (1797ko otsaila). Urte bereko uztailean, Santa Cruz Tenerifekoaren aurkako erasoan eskuineko besoa galdu zuen. Osatu ondoren, 1798ko hasieran, Napoleon Egiptorako prestatzen ari zen espedizioari erasotzeko ordena jaso zuen; Mediterraneo osoan zehar frantses itsas-armadaren bila ibili ondoren Abukirreko badian, Niloren deltatik gertu, aurkitu eta suntsitu zuen (1798ko abuztuaren lehena).

Gerra ekintza horren ondorioz Napoleonen gudarostea Egiptotik mugitzerik ez zuela gelditu zen. Gero Napoliko Fernando erregearen alde eta frantsesen eta italiar jakobinoen aurka egin zuen; etsaiak garaiturik (1799ko uztailean) zapalkuntza gogor bati ekin zion. 1800ean sir Hyde Parker-en agindupean Baltikoan daniarrek eta errusiarrek osaturiko ontziteriari nagusitu zitzaion Kopenhage aurrean. 1805ean Mediterraneoko itsas armadako buru zela, Espainiako eta Frantziako armadei garaitu zitzaien Trafalgarko guduan (urriaren 21a), baina hil egin zuten gudu hartan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horatio Nelson Aldatu lotura Wikidatan