Ida Rubinstein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ida Rubinsteinen erretratua.
Artikulu hau errusiar dantzariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ida.

Ida Lvovna Rubinstein, errusieraz Ида Львовна Рубинштейн (Kharkiv, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1888ko urriaren 5a - Vence, Frantzia, 1960ko irailaren 20a) errusiar dantzaria eta modeloa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fokineren ikaslea. 1910-1911. urteetan Diaghilevek zuzentzen zituen Errusiar Balleten taldeko kide izan zen, baina utzi egin zuen bere taldea sortzeko. Claude Debussyren eta Gabriele d'Annunzioren "San Sebastian martiriaren heriotza" laneko Sebastianen antzezpena egin zuen. Bereziki beretzat idatzitako ballet ugari estrainatu zituen: Maurice Ravelen Bolero (1928), Igor Stravinskiren Persefona (1934); A. Honeggeren Jeanne d´Arc au bûcher (1938).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ida Rubinstein Aldatu lotura Wikidatan