Ixtebe Pellot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ixtebe Pellot —ezizenez le Renard basque («euskal herritar azeria»)— (Hendaia, Lapurdi, 1765eko irailaren 1 - Hendaia, Lapurdi, 1856) Euskal Herriko azken kortsario ezaguna izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urte zituela Frantziako Itsas Armadako ontzimutil bihurturik, 23 urte zituela komandante izendatu zuten. Bere ibilbidean espainiar eta britainiar itsasontzi ugari menderatu zituen.

Bere balentria eta bere zuhurtasunagatik kortsariotzat famatu zen. Pentsalari askea eta azken euskal herritar esploratzaile handia zen; askotan harrapatu zuten, eta askotan ihes egin zuen kartzelatik. Almirantez, jeneralez edo erromesez mozorrotuta, bere kartzelariei ziria sartzen zien. 1812an, haren buruak 500 ginea balio zuen, dirutza handia garai hartan. Izan ere, Baionako kartzelari erasota, lau preso askatu zituen.

Pelloten itsasontzi ospetsuenak Deux-Amis eta Le Général Augereau izenekoak izan ziren. Napoleonek Frantziako armadan sartzea eskatu zion, eta Pellotek ezetz erantzun. Hala ere, Frantziako Ohorezko Legioko kide izendatu zuten. Hendaiako alkate izan zen 1815etik 1826ra, eta han hil zen 1856. urtean, Frantziak kortsarioen gudak amaitu zuen urte berean.

Oroitzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beltzenia karrikak Pelloten omenezko hilarria du, eta urtero urtarrilean Hendaiak bere patroi San Bizente (Bixintxo) omentzen duenean, umeak kortsario mozorrotuta doaz herriko kaleetan, Ixtebe Pelloten itzulera omentzeko. Halaber, Bilboko konpartsa den Algarak ikur nagusitzat hartu du euskal herritar kortsario hura, Ruper Ordorikaren abesti baten hitzak beren goiburutzat hartuta: «Biba Pellot, biba festa!». Asisko Urmeneta iruindar marrazkilariak komiki tira batzuk egin zituen duela urte batzuk deiadar horrekin, Ixtebe Pellot oinarri zuela, Argia aldizkarirako.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]