Jaume Vicens i Vives

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaume Vicens i Vives
Jaume Vicens i Vives
Jaume Vicens i Vivesen argazkia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Jaume Vicens i Vives
Jaio 1910eko ekainaren 6a
Katalunia Girona (Katalunia)
Hil 1960eko ekainaren 28a
(60 urte)
Frantzia Lyon (Frantzia)

Jaume Vicens i Vives (1910eko ekainaren 6a, Girona - 1960eko ekainaren 28a, Lyon) kataluniar historialaria eta historialarien maisua ere izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren lehenbiziko urtetan tesi bat aurkeztu ondoren (Ferran II i la ciutat de Barcelona, euskaraz Fernando II.a eta Bartzelonako hiria) bere ikerketa eremua Behe Erdi Aroko Kataluniara zehaztu zuen, horrela aro horretako gizarte eta ekonomia historiako lehen mailako aditua bilakatu zelarik. Hau Frankismoaren hasierako urte haietan kataluniar nahiz espainiar historiagintzan erabateko salbuespena zen, une hartan intelektual gehienak erbestean baizeuden.

1940. urtetik aurrera Bartzelonako Unibertsitatean Historia Garaikideko katedraduna izan zen, bere departamendua kataluniar eta espainiar historiografia eta europar hiostoriografia korronte berrien arteko elkargune bihurtu zuen.

Bere jarraitzaileen artean Mario Hernández Sánchez-Barba, Jordi Nadal, Joan Reglà, Emili Giralt, Pedro Voltes edota Juan Mercader daude.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ferran II i la ciutat de Barcelona 1479 - 1516. 1937.
  2. Política del rey católico en Cataluña. 1940.
  3. España: geopolítica del estado y del imperio. 1940.
  4. Historia general moderna del renacimiento a la crisis del siglo XX. 1942.
  5. Mil figuras de la Historia. Nombres ilustres, vidas famosas. 1944.
  6. Historia de los remensas en el siglo XV. 1945.
  7. Rumbos oceánicos, los navegantes hispanos. 1946.
  8. Aproximación a la historia de España. 1952.
  9. Juan II de Aragón, 1398-1479: monarquía y revolución en la España del siglo xv. 1953.
  10. El Gran sindicato de Remensas: 1488-1508 : la última etapa del problema agrario catalán durante el reinado de Fernando el Católico. 1954.
  11. Noticia de Catalunya. 1954.
  12. El segle XV. Els Trastàmares. 1956.
  13. Historia social y economica de España y America. 1957.
  14. Els Catalans en el segle XIX. 1958.
  15. Índice histórico español. 1958.
  16. Manual de historia económica de España: amb la col·laboració de Jordi Nadal. 1959.
  17. Estados del mundo: geografía política y económica. 1957.
  18. Historia crítica de la vida y reinado de Fernando II de Aragón. 1962.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaume Vicens i Vives Aldatu lotura Wikidatan