Jean Baptiste Dumas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Baptiste Dumas

Jean Baptiste Dumas (Alès, Gard, Frantzia, 1800eko uztailaren 14a - Cannes, Frantzia, 1884ko apirilaren 10a) frantses kimikaria eta politikaria izan zen. Garaiko kimikaririk ospetsuena izan zen; kimikaren atal guztiak landu zituen denbora gutxian.

[aldatu] Biografia

1823an, Thénarden laborategian sartu eta Traité de chimie lana idazten hasi zen. Amidei, eterrei eta alkoholei buruzko azterketak egin zituen eta airearen, uraren eta karbonoa erretzean askatzen duen gasaren osagaiak eta osagai horiek zein proportziotan konbinatuak zeuden aurkitu zuen.

Kimika organikoaren sortzaileetako bat izan zen. Haren izena daraman sistemari esker, gai organikoen nitrogeno-kantitatea zehatz daiteke. Kimika organikoko irakasle aritu zen Medikuntza Eskolan, eta laborategiko ikasketa praktikoak eman zituen lehenengo irakaslea izan zen Frantzian. Zenbait lan argitaratu zituen zientzia-aldizkarietan. 1850etik aurrera politikan hasi zen. Parisko alkate eta Frantziako Errepublikako ministro izan zen.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak