Joan Bosco

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joan Bosco (italierazko izena Giovanni Melchiorre Bosco) (I Becchi, 1815eko abuztuaren 16a - Turin, 1888ko urtarrilaren 31a), Joan Melchor Bosco edo Don Bosco izenez ere ezaguna, XIX. mendeko abade, hezitzaile eta idazle izan zen. Salestarren kongregazioa sortu zuen. Ume eta gazte behartsuen aldeko hainbat erakunde sortu zituen. Hezkuntza mailan ere, sistema berritzaile bat proposatu zuen.

Bere herrialdeko garai horretako agintari zibil eta erlijiosoen errespetua izan zuen, eta baita atzerrian ospe handia ere. Hainbat herrialdetako estatuburu eta agintari eklesiastikoek haren lanak eskatu zituzten.

Andre Maria Laguntzailea basilikaren fatxada, Turin, Italia

Joan Bosco, mundu osoan Don Bosco izenaz ezaguna, Pio XI.a aita santuak santu deklaratu zuen 1934ko apirilean, hil eta 46 urte geroago, eta Joan Paulo II.ak Gazteen aita, maisu eta laguna titulua eman zion. Hainbat herrik, probintziak, parkek, kalek, museok, unibertsitatek eta, batez ere, ikastetxek haren izena daramate.

Joan Bosco 1888an hil zen, 72 urte zituela. Andre Maria Laguntzailearen basilikan hilobiratu zuten, eta gero, hil eta denbora gutxira, Valsalice-ko salestarren etxera eraman zuten. Handik denbora batera, haren gorpuzkia berriz ere aipatutako basilikara eraman zuten, eta hantxe dago gaur egun ere.

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Bosco Aldatu lotura Wikidatan