José Canalejas
Wikipedia(e)tik
José Canalejas y Méndez (Ferrol, Galizia, 1854ko uztailaren 31 - Madril, Espainia, 1912ko azaroaren 12a) espainiar politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Alderdi liberaleko kidea, diputatua eta ministroa izan zen (1888-1890; 1894-1895; 1902). Espainiak bere koloniak galdu ondoren, elizaren aurkako eta demokraziaren aldeko kanpaina sutsua egin zuen Espainiako Gorteetan.
Ministroen Kontseiluko lehendakaria izan zen 1910-1912 urteetan. Gobernura iritsi zenean, kontsumo-zerga ezabatu eta nahitaezko soldaduska ezarri zuen, eta erlijio-ordenen jarduna mugatu. Madrilgo Puerta del Solen hil zuen Manuel Pardiñas anarkistak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.