Nazioarteko Zuzenbide Institutua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nazioarteko Zuzenbide Institutua (frantsesez Institut de Droit International) nazioarteko zuzenbidea garatu eta ikertzeko erakunde pribatu bat da. Sortzailea Gustave Rolin-Jaequemyns belgikarra izan zen eta 10 jurista bildu zituen 1873ko irailaren 8an. 1874an lehenengo bilera egin zen Genevan, Suitza, eta bertan du bere egoitza gaur egun arte.

Institutuak bi urtean behin kongresuak egiten ditu Nazioarteko Zuzenbidea ikertu ahal izateko eta aldaketa proposamenak egiten dituzte arazoak topatuz gero nonbaiten. Bere gomendioak normalean giza eskubideen ingurukoak dira eta horregatik 1904an Bakearen Nobel Saria eman zioten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazioarteko Zuzenbide Institutua Aldatu lotura Wikidatan