José Garro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
José Garro
Datu pertsonalak
Izen osoa Marcos José Garro Senei de Artola
Ezizena El Santo
Jaio 1623
Arrasate (Gipuzkoa)
Hil 1702ko urriaren 15a
Donostia (Gipuzkoa)

Marcos José Garro Senei de Artola (Arrasate, 1623 - Donostia, 1702ko urriaren 15a) euskal militar eta politikaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Militar ikasketak egiten hasi zen gaztetan eta Portugalgo eta Kataluniako kanpainetan borrokatu zen. 1671. urtean Santiagoko ordenako zaldun egin zuten.

Armadan arazoak zituenez, Amerikara joan zen karrera egiteko. Tucumán (1674-1678), Buenos Aires (1678-1682) eta Txileko (1682-1692) gobernadorea izan zen. 1680. urtean, Sacramentoko portugaldarren koloniari eraso egin zion eta Lobo jenerala atxilo hartu zuen. Txileko kapitain nagusi izendatu zuten 1682an.

Iberiar Penintsulara itzuli eta Gibraltarreko buruzagia izan zen 1701era arte. Britainiarrek 1704an okupatu zuten. 1701 eta 1702 artean Gipuzkoako gobernadorea izan zen.

Donostian hil zen 1702an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.