Jules Verne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jules Verne
Jules Verne
Jules Verne, Félix Nadaren argazkia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Jules Gabriel Verne
Jaio 1828ko otsailaren 8a
Nantes, Loire-Atlantique
(Bretainia)
Hil 1905eko martxoaren 24a
(77 urte)
Frantzia Amiens, Somme
(Frantzia)
Sinadura

Jules Verne (Nantes, Bretainia, Frantzia, 1828ko otsailaren 8aAmiens, Pikardia, Frantzia, 1905eko martxoaren 24a) frantsesezko idazlea izan zen. Batez ere abenturazko eta zientzia fikziozko eleberriak idatzi zituen. Zientzia-fikziozko obra berrien aita dela esaten dute.

Bizitza

1828ko otsailaren 8an Nantes hirian jaio zen. Biografo askok esaten dute hamaika urterekin Indiara zihoan itsasontzi batean ihes egin zuela, baina oraintsu egiaztatu da lehen biografoaren, Marguerite Allotte de la Fuÿeren asmakizuna izan zela, segur aski fantasia eta ikusgarritasun ukitua emateko asmoz. Geroztik biografietan agertu da, eta 1960ko hamarkadan Verneren obraren adituek, Charles-Noël Martinek zuzenduta, Allotte de la Fuyek idatzitako biografia asmakeriaz josita zegoela aurkitu zuten.

Nerabea bere aitarekin izan zituen etengabeko liskarrekin igaro zuen, zeina Verneren apeta esploratzailea eta literarioa barregarri iruditzen zitzaion. Gainera bere lehengusina Caroline mespretxua zela eta, Julio benetako melankolia krisialdian murgildu zen. Azkenean Parisera joan zen bizitzera non hasten da harremanak izaten garai hartako eta momentuko intelektualekin, Victor Hugo, Eugène Sue, etab. Eta Dumen babesa eta adiskidetasuna lortzen du. 1850 zuzenbideko ikasketak amaitzen ditu eta bere aitak Nantesera bueltatzea ohartzen dio. Baina semeak ongi egiten dio aurre bere aitari esanez bera letrazko profesional batean bilakatu nahi dela.

Orduan garai horretatik eragina jasotzen du, garai hartan ospe handia zuten zientzia eta teknika, beraz garai zientifikoko literatura garatzea erabakitzen du eta mota honetako ezagutza ugari zituenez, kontakizun epiko izugarriak egiten ditu gizakiaren helburua oinarritzat hartuz, mundua agintzea eta natura eraldatzea.

Hori guztia baino lehen, ordea, eguneroko arropa eta janaria lortu behar zituen. Orduan dirua lortzeko (aitak bidaltzen zion dirulaguntza kentzea erabaki zuen, harreman txarrak zirela eta) antzerkia eta operetak egiten hasi zen: kalitate eta ospe irregularrekoak izan ziren baina, dudarik gabe, lan neketsu eta ezegokia zen, ikasketak egiteko denbora asko kentzen baitzion.

1856an Honorine de Vyane ezagutu eta berehala ezkondu ziren: 1857an Parisen finkatu eta gero, burtsaren agente izendatu zuten. Ikasketak ez zitzaizkion behar bezala joan eta, beraz, PJ Hetzel adiskide argitaratzailearen aholkuari kasu egin zion eta Cinq semaines en ballon (1863) nobelari ekin zion: Afrikako kontakizun deskribatzaile horrek berehalako ospea hartu zuen. Horrez gero, Hetzel-ekin hitzarmena egin zuen: hark trukean bermatzen zion Verne gazteari (35 urte zituen bere lehen nobela egin zuenean) urteko 20.000 libera hogei urtetara. Diru hori lortzeko, Vernek urtean bi nobela (bakoitza mota desberdinekoa) idatzi behar zituen. Kontratua Hetzelek berriztu zuen eta, geroago, haren semeak.

1896. urtean bere osasuna gainbehera joan zen eta, gainera, Paul anaiarik gogokoena hil zitzaion. Bizitzako azken urteetan eraman zuen lan erritmoak urdailetako mina, zorabioak, aurpegiko paralisia eta diabetesa sortu zizkion. Diabetesak apurka-apurka ikusmena eta entzumena galarazi zizkion. Horren ondorioz, irakurtzeari —haren zaletasun nagusiari— utzi behar izan zion. Verne gero eta bakarrago sentitu zen eta, idatzi arren, ez zuen aurreko erregulartasuna mantendu.

1905eko martxoaren 24an hil zen eta Amienseko La Madeleine hilerrian lurperatu zuten.

Argi zegoen Verneren obraren patua, zeina denboran aurreratu eta genero berdinaren beste autoreak baino igartze argiagoa izan zuen, salbuespen bakarra H. G. Wells izan zen. Horretarako benetako autorea izan beharra zegoen bere liburuen estiloa eta garai hartan sortzen hasia zegoen artea bateratzeko: zinema

Lana

Verneren lana, hain zuzen ere, gehien moldatuen artean bide dago literaturaren barruan eta Les Tribulations d'un chinois en Chine-tik Le Tour du monde en quatre-vingts jours-ra (euskaraz: Munduari bira 80 egunetan), haren lanak moldatzeko moduak ugariak izan dira, abenturazkoak, frantsestuak, etab. Abenturazkoetan zinemara ere iristsi dira. Baina beste izenburuak izan dira Jules Verneren bizitza literario markatu dutenak, hala nola, Vingt mille lieues sous les mers, Voyage au centre de la Terre edo De la Terre à la Lune (George Méliesen eskutik moldatua) obra hauen ondorioz esan daiteke, zuzendari amerikarren lehen zientzia-fikziozko filmak sortzea ekinarazi ziotela, askoren inspirazioa edota oinarri izanda. Lehena 1950ean izan zen, Destination: Moon izenburua zuen. Film hauen guztien gaia martetarren inbasioak edota katastrofeak izan zen. Behin film haien moda pasatuta, EAB (garai horretarako filmen monopolioa jadanik zeukana), komiki klasikoen adaptazioak egiten hasi ziren, hala nola, Flash Gordon, Marvel Kapitaina, Buck Rogers edo Brick Bradford.

Oso aditua da zientzia-fikziorako eta abentura sinple eta xahuarako ere. (Les Enfants du capitaine Grant, Michel Strogoff), Vernek bi alderdi literario batean elkartzen ditu, bere ezagunetariko lanean, Vingt mille lieues sous les mers, bertan aurkezten digu berak sortutako pertsonai lortuenetariko bat, Nemo Kapitaina honi bereizten dion ezaugarri nagusiak barregarria eta oso pertsona bihozbera dela dira. Istorio honetan kontatzen digu nola Nemo herbeheretar itxuraz zorigaiztokoa den, eta nola bidaiatzen duen munduko gailur batetik bestera inolako norabiderik gabe.

Hala eta guztiz ere, ez zuen bizitza erraza izan. Alde batetik, lanaz zuen ardura zela kausa, osasuna hondatu zitzaion, eta bere bizitzako momentu askotan paralisiko krisiak izan zituen. Gainera, diabetikoa zen, eta gaixotasun horren ondorioz, entzumena eta ikusmena zeharo galdu zituen. Seme Michelek hark aitari emandako arazo berak sortu zizkion, eta hori gutxi balitz, ilobaren erasoa pairatu behar izan zuen halaber: tiro egin zion ber-bertatik, eta horren ondorioz maingua geratu zen. Ezkontzei erreparatuz ere, e zuen bizitza ona izan, bizitza osoan leporatuta izan du maitale bat zeukala, eta harekin zituen harremanak amaitu zirela bera hil zenean.

Verne bizitza politikoagatik ere interesatu zen, eta zinegotzi aukeratu zuten Amienseko hirian 1888an, alderdi erradikalaren alde. Eta berraukeratuta izan zen 1892an, 1896an eta 1900ean. Ideia progresisten alde zegoen hezkuntza eta teknikari zegokiona, baina izaera kontserbadorea ere bazuen eta batzuetan erreakzionarioa zen, aspektu politikoan.

Julio Verne 1905eko martxoaren 24an hil zen, eta idazten ari zen nobela (L'Invasion de la mer) amaitu gabe utzi zuen.

Eleberriak

Ipuinak

Ipuin fantastikoak

Euskarazko itzulpenak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Verne Aldatu lotura Wikidatan