Somme
| Somme (80) | |
|---|---|
| Eskualdea | Pikardia |
| Prefetura | Amiens |
| Azpiprefeturak | Abbeville Montdidier Peronne |
| Biztanleria | 555.551 (1999) |
| Dentsitatea | 90 bizt / km² |
| Eremua | 6.170 km² |
| Barrutiak | 4 |
| Kantonamenduak | 46 |
| Herriak | 783 |
| Departamendu burua |
Daniel Dubois - |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Somme Pikardia eskualdeko departamendua da (80), Somme ibaia itsasoratzen den lekuan. Prefektura Amiens hirian dago, Suprefeturak, aldiz, Abbeville, Montdidier eta Péronnen.
Ekonomia-jarduera nagusiak dira, alde batetik, nekazaritza eta abeltzaintza eta, bestetik, ehungintza, metalgintza eta industria mekanikoa; turismoak eta arrantzak ere garrantzia dute, kostaldean batez ere.
[aldatu] Sommeko guduak
Bi Mundu Gerretan izen bereko ibaiaren ertzetan izan ziren guduak. Lehena 1916an izan zen, aliatuen eta alemaniarren artean; Frantzia-Britainiako osteek alemaniarrei eraso zieten Somme ibaiaren bi ertzetan. Gudu hartan erabili zituzten lehen aldiz tankeak ingeles osteek.
Bigarren gudua 1940an izan zen. Alemaniarrek frantsesei eraso zieten; frantsesen hesia hiru tokitan hautsi zuten, eta frantsesek hasieran tinko eutsi bazieten ere, azkenean alemaniarrek garaitu zituzten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.