Kaliforniako penintsula

Koordenatuak: 28°00′N 113°30′W / 28°N 113.5°W / 28; -113.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:40, 26 apirila 2015
Kaliforniako penintsula

Satelite bidezko argazkia
Geografia
KokapenaKalifornia Beherea eta Hego Kalifornia Beherea
Azalera143.396 km²
Politika
Herrialdea Mexiko
Gizartea
Artikulu hau Mexikoko penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».

Kaliforniako penintsula, Baja California eta Kalifornia Behereko penintsula ere deitua, Mexikoko ipar-mendebaldean, Ozeano Barearen eta Kaliforniako golkoaren artean dagoen penintsula luzanga da. 1280 km luze da, iparraldeko Mexicalitik hegoaldeko Cabo San Lucaseraino, eta 80-220 km zabal. Administratiboki bi estatutan zatiturik dago: Kalifornia Beherea ipar latitudeko 28º paralelotik iparraldera eta Hego Kalifornia Beherea hegoaldera. Iparraldean AEBetako Kalifornia estatuarekin du muga eta ipar-ekialdean Colorado ibaiak Mexikoko Sonora estatutik bereizten du.

Hernán Cortések esploratu zuen 1539-1540 bitartean.

Toponimia

San Pedro Martir mendilerroa, Picacho del Diablo erdian dagoelarik.

Kalifornia izena Amerikako aurkikuntza baino lehenagokoa da. Izena lehenengo aldiz Errolanen kantua izeneko liburuan agertu zen. Poemaren zati batean, garrantzi berezik gabe, Califerne hitza agertzen da[1].

« Morz est mis nies ki tant soleis cunquere

Encuentre mei revelerunt li Saisne,

Et Hungré et Bugre et tante gent averse,

Romain, Puillain et tuit cil de Palerne,

E cil d'Affrike e cil de Califerne.

»

— (La Chanson de Roland-eko CCIX. bertsoa)


Sevillan (España) 1510ean idatzitako Las sergas de Esplandián eleberrian, bere izena gaur egun ezagutzen den modu berean idatzita agertzen da.

« ... Sabed que a la diestra mano de las Indias existe una isla llamada California muy cerca de un costado del Paraíso Terrenal; y estaba poblada por mujeres negras, sin que existiera allí un hombre, pues vivían a la manera de las amazonas. Eran de bellos y robustos cuerpos, fogoso valor y gran fuerza. Su isla era la más fuerte de todo el mundo, con sus escarpados farallones y sus pétreas costas. Sus armas eran todas de oro y del mismo metal eran los arneses de las bestias salvajes que ellas acostumbraban domar para montarlas, porque en toda la isla no había otro metal que el oro. »


Klima

Kalifornia Behereko basamortua, Cataviñan

Kaliforniako penintsulan bi eskualde klimatiko daude. Ipar-mendebaldean klima mediterraneoa dago. Urtearen gehienean tenperatura epelak daude, eta euria neguan. Eskualde honetan bizi da populazioaren gehiengoa. Ekialdean, berriz, klima erdiaridoa da, eta urte osoan euri gutxi egiten du. Prezipitaziorik urrienak Kaliforniako golkoaren ertzean izaten dira: 40 mm urtean. La Rumorosa, Juárez eta San Pedro Mártir mendilerroek banatzen dituzte bi eskualde hauek. [2]

Pazifikoko itsasertzeko leku askotan fenomeno berezi bat gertatzen da udan: Alaskatik datorren ur korronte hotza lehorreko beroarekin bat egitean, itsasaldea lainotu egiten da.

Banaketa administratiboa

Penintsula bi estatutan banaturik dago. Iparraldean Kalifornia Beherea dago, 2010ean 3.155.070 biztanle zituena[3]. Mexicali (hiriburua), Tijuana eta Ensenada dira hiri garrantzitsuenak.

Hegoaldean Hego Kalifornia Beherea estatua da, 640.000 biztanle inguru dituena[3]. Oso estatu gaztea da, 1974an sortu baitzen. Hiriburua La Paz da (200.000 biztanle inguru). Hiri lasaia da eta, turismoa dela eta, nahiko handitu da, nahiz eta ur hornidurarekin hainbat arazo izaten duen[4].

Ekonomia sektoreak

Iparraldean ekonomia nekazaritzan oinarritzen da, mahatsondo, zitriko eta hainbat barazkien laborantzan, batez ere. Elektrizitatea ere ekoizten da bertan eta estatu osoan arrantza eta turismoa garrantzi handikoak dira, hala nola fosfato-meatzaritza. Tijuanan telebista eta ordenagailu pantailak ekoizten dira.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaliforniako penintsula Aldatu lotura Wikidatan