Kareliako istmoa
Wikipedia(e)tik
Kareliako istmoa (finlandieraz Karjalankannas, errusieraz Карельский перешеек; Karel'skij perešeek), Errusiako Ladoga lakua eta Finlandiako Golkoa banatzen dituen 45 eta 110 kilometro bitarteko lur zati estu bat da.
Antzina Finlandiarena izan bazen ere, lurralde hau SESBen sartu zen Neguko Gerraren ondoren, eransketa hau, Jarraipenaren Gerraren ondoren berretsia izan zelarik. Inguru honetako barruti edo raionak, administratiboki, San Petersburgo hiriaren mende daude. Gainontzekoak, Leningradoko Oblastaren administraziopean daude.
Hiririk garrantzitsuena, Vyborg da.