Vyborg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vyborg

—  '  —
Vyborgen ikuspegia gazteluko dorretik
Vyborgen ikuspegia gazteluko dorretik
bandera

armarria

Izen ofiziala
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Ipar-mendebaldeko Barruti Federala
Leningradeko oblasta
Koordenatuak 60°42′0″N 28°44′0″E / 60.70000°N 28.73333°E / 60.70000; 28.73333Koordenatuak: 60°42′0″N 28°44′0″E / 60.70000°N 28.73333°E / 60.70000; 28.73333
Vyborg non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Vyborg
Eremua 102 km2
Posta kodea 188800-188811
Biztanleria 79.962 bizt. (2011)
Dentsitatea 783,94 bizt./km²
ISO kodea RU-MOW


Vyborg (errusiera: Выборг; finlandiera: Viipuri; alemana: Wiburg) Errusiako hiri bat da, Kareliako istmoan kokatua, San Petersburgotik 138 km ipar-mendebaldera eta Finlandiako mugatik 38 km-ra. Administratiboki, Leningradeko oblastari dagokio.

Mundu eslaviarrak eta mundu eskandinaviarrak bat egiten duten tokian kokatuta dago, eta batetik bestera aldatu da zenbait aldiz historian zehar. Azkena Bigarren Mundu Gerran izan zen: Sobietar Batasunak Finlandiari kendu zion.

Vyborgeko jarduera ekonomiko nagusia papergintza da. Bestalde, zerbitzu-hiria ere bada, batez ere finlandiar askok Vyborgera jotzen dutelako erosketak egitera (edari alkoholdunak, besteak beste).

Vyborgeko monumentu nagusia gaztelua da, Suediak eraikia XIII. mendean eta Errusiak berreraikia 1891-1894 bitartean.

Vyborgeko liburutegia Alvar Aalto finlandiar arkitektoak egin zuen, eta arkitektura modernoaren erreferente garrantzitsuetako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populazioaren lehen kokagune ezagunak XII. mendekoak dira, Vuoksi ibaiaren ertzean kareliarrak kokatu zirenekoak. 1293an, Suediak Karelia bereganatu ondoren, Torgils Knutsson-ek gotorleku bat eraiki zuen, eta, berarekin batera, hiria fundatu.

1710ean Petri I.a Errusiakoak gotorlekua bereganatu zuen, eta Vyborg Errusiaren mende gelditu zen. Errusiak Finlandia bereganatu zuenean 1808-1809an, Viborg Finlandiako Dukerri Handiaren mende gelditu zen, baina Errusiako Inperioan.

1918an Finlandiak independentzia lortu zuen, eta Viborg hiriak, ofizialki, Viipuri izena hartu zuen 22 urtez, 1940an Errusiak berriro ere bereganatu zuen arte. Eta hala gelditu zen gerra ondoren ere. Ordura arte, Viipuri Finlandiako bigarren hiririk handiena zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Vyborg)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 6.5 10.0 13.8 22.1 29.0 32.9 34.6 33.4 27.2 19.0 11.1 8.4 34.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -4.0 -4.1 0.5 7.2 14.7 19.2 22.3 20.2 14.3 7.9 1.7 -2.1 8.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -6.7 -7.3 -3.0 3.0 10.2 15.0 18.2 16.3 10.9 5.5 -0.4 -4.5 4.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -36.8 -34.0 -29.0 -20.0 -5.0 0.0 5.8 0.0 -4.0 -11.4 -19.8 -34.0 -36.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -9.5 -10.5 -6.4 -0.5 5.9 11.1 14.3 12.7 7.9 3.2 -2.3 -7.1 1.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 36 40 31 40 63 65 82 68 76 67 61 677
Euri egunak (≥ 1 mm) 6 5 7 10 14 15 15 15 17 17 13 9 143
Iturria: Pogoda.ru.net[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Vyborg