Karlowitzeko Ituna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Karlowitzeko Bake Ituna edo Karlovcikoa 1699ko urtarrilak 26an sinatu zuen Sremski Karlovci herrian (serbiera zirilikoz Сремски Карловци, kroazieraz Srijemski Karlovci, alemanez Karlowitz, turkieraz Karlofça eta hungarieraz Karlóca), gaur egungo Serbian oraindik den herria. Bake itun honekin, 1683tik 1697 arte iraun zuen Turkiar Gerra Handiari amaiera eman zitzaion, otomandarrek, Sentako guduan jasandako porrot erabakigarriaren ondoren.

Bi hilabetez Otomandar Inperioa eta 1684ko Liga Santua (beste herrialde batzuen artean, habsburgotarren Inperioa, Bi Nazioen Errepublika, Veneziako Errepublika eta Petri I.a Errusiakoa bezalako europar potentziek eratutako koalizioa) elkarrekin hitz egiten eman ondoren, 1699ko urtarrilak 26an, itun bat sinatu zuten, honen bidez, otomandarrek, Hungaria eta Transilvania eman behar zituztelarik eta Eslavonia Austriara pasatzen zelarik, Podolia Poloniaren jabetzara itzultzen zen aldi berean. Gainera, Dalmaziaren lurralderik gehiena, Veneziako Errepublikara pasatzen zen, Peloponesorekin batera, azken lurralde hau, otomandarrek, 1718ko Passarowitzeko Itunaren bidez berreskuratu zutena.

Karlowitzeko Itunak, Otomandar Inperioaren gainbeheraren hasiera adierazi zuen, Habsburgo etxea Europa Erdialdearen dominatzaile nagusi bihurtu zuen aldi berean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlowitzeko Ituna Aldatu lotura Wikidatan