Keweko Errege Lorategi Botanikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Keweko Errege Lorategi Botanikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Kew Gardens Palm House, London - July 2009.jpg

Palm House

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv
Erreferentzia (ID) 1084
Kokalekua  Erresuma Batua
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 51°28.480′N 0°17.728′W / 51.474667°N 0.295467°W / 51.474667; -0.295467Koordenatuak: 51°28.480′N 0°17.728′W / 51.474667°N 0.295467°W / 51.474667; -0.295467
Izen ematea 2003 (XXVII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Keweko Errege Lorategi Botanikoak (ingelesez: Royal Botanic Gardens, Kew), edo Keweko Lorategia Londres hego-mendebaldean dagoen lorategi botaniko handia da, Richmond upon Thames eta Kew arteko lurraldean: 120 hektarea da azaleraz, eta berotegiak ere baditu. 700 langile inguruk dihardute Lorategia zaintzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tewkesburyko Lord kapilauak egin zuen hasierako lorategi exotikoa. Augusta printzesak, Galesko printzearen alarguna, lorategia handitu eta aberastu egin zuen: arkitektoen laguntzaz, hainbat eraikin jaso zituzten, 1761eko pagoda, besteak beste. Jurgi III.a Erresuma Batukoa erregeak lorategia gehiago handitu eta aberastu zuen, Kew jauregia eraikiz, besteak beste.

1820. urtetik aurrera lorategi botaniko nazionala izaera eman zioten. Handik aurrera Lorategia gehiago hazi, apaindu eta bete zen: lur azaleraz, pasealekuz, arboretuma, eta abar.

2003. urtean UNESCOk Gizateriaren ondaretzat izendatu zuen.

Lorategiak gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa botanikoan gune garrantzitsua da Keweko Lorategia; gainera, lorazain profesionalentzat ikasteko leku egokia da, eta bisitariak hartzeko ere erakargarria da. Hainbat berotegi daude, herbarioa eta liburutegia.

Besteak beste, munduko hazi-ekoizle handienetarikoa da Lorategia. Nazioarteko harremanak ditu beste entitate handi batzuekin, hala nola Harvard Unibertsitatearekin, Australiako Herbario Nazionalarekin, eta abar.

Lorategiaren ikuspegi bat

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Keweko Errege Lorategi Botanikoa Aldatu lotura Wikidatan