Hadrianoren Harresia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erromatar Inperioaren Mugak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Hadrian's wall2.jpg

Hadrianoren Harresiaren hondakinak Housesteadsetik gertu.

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv
Erreferentzia 430ter
Kokalekua Alemania
Erresuma Batua
Eskualdea2 Europa
Koordenatuak 55°01′27″N 2°17′33″W / 55.02417°N 2.29250°W / 55.02417; -2.29250Koordenatuak: 55°01′27″N 2°17′33″W / 55.02417°N 2.29250°W / 55.02417; -2.29250
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
Luzapenak 2005, 2008
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Hadrianoren Harresia (latinez: Vallum Hadriani; ingelesez: Hadrian's Wall), Britainia Handian dagoen antzinako eraikuntza defentsibo bat da, 122 eta 132 urteen bitartean Hadriano erromatar enperadorearen aginduz eraikia, konkistaturiko lurralde britainiarra babesteko, harresiaren hegoaldean, harresiaren iparraldean aurkitzen ziren piktoetatik, beranduago Eskozia izango zena Irlandatik etorritako eskotoen inbasioaren ondoren. Harresiaren beste funtzio bat egonkortasun ekonomikoa mantentzea eta Britaniako probintzian bake baldintzak sortzea zen, baita, fisikoki, Inperioaren muga adieraztea ere. Gaur egun, oraindik mantentzen dira harresiaren zati handiak.

Hadrianoren Harresiaren hondakinak Greenheadetik gertu. Bere harria, berrerabilia izan da urteetan zehar inguruko eraikuntzetan.

Indarturiko limes hau 117 kilometrokoa zen eta Solwayko golkotik mendebaldean, Tyneko estuariorarte ekialdean hedatzen zen. Alboetan, Pons Aelius (Newcastle) eta Maglona (Carlisle) herriak zituen. Harresia berez, oso-osorik, harlanduz egina zegoen. 2,4 eta 3 metro arteko sendoera eta 3,6 eta 4,8 metro arteko garaiera zuen. 14 gotorleku nagusi zituen eta beste 80 txikiagoak, zaintza puntu klabeetan guarnizioak zituztenak, baita, bere iparraldeko zatian, 10 metroko lubaki bat eta, hegoaldean, harresia bera igarotzen zuen bide militar bat ere. Bere izena, batzuetan, Eskozia eta Ingalaterra arteko muga bezala erabiltzen da, bere luzerako zatirik gehienean, harresiak, Eskozia eta Ingalaterra arteko gaur egungo muga baino hegoalderago dagoen lerro bat jarraitzen duen arren.

Antonino eta Hadrianoren harresien kokapena.

Bere funtzio defentsiboa, Antonino Pioren Harresiak hartu zuen, iparralderago altxatu zena, eta, denbora labur baten ondoren, baztertua izan zena, kaledoniar tribuen etsaitasunaren ondorioz, Hadrianoren harresia, Britaniako probintziako iparraldeko muga izatera itzuli zelarik. Piktoek hiru aldiz zeharkatu zuten harresi hau: 197an, 296an eta 367an. 209an konpondua eta luzatua izan zen, Septimio Severo enperadore zen garaian, eta betirako baztertua izan zen 383an.

UNESCOk Gizateriaren Ondare bezala izendatu zuen 1987an. English Heritage delakoak, Ingalaterrako inguru historikoaren arduradun den gobernu erakunde bat, "erromatarrek Britainia Handian eraikitako monumenturik garrantzitsuena" bezala deskribatzen du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hadrianoren Harresia Aldatu lotura Wikidatan