Limes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Limes bezala (singularra, latinez, plurala limites) Erromatar Inperioaren kanpoaldeko mugak ezagutzen dira (limes hitzak "muga" esan nahi du latinez). Europan, Rhin eta Danubio ibaietan zehar kokatzen zen, emari handiko ibai hauek, muga natural bezala erabiltzeko, eta, muga natural hau osatzeko, erromatarrek mugako harresi handiak altxatu zituzten I. mendetik aurrera eraikiak izan zirenak, modu eraginkorrean, geroz eta sarriago gertatzen ari ziren barbaroen inbasioetatik defenda ez zitezkeen tokietan, defentsa garrantzitsu eta egituratuenak II. mendetik aurrera eraiki ziren arren. Distantzia batetik behin, dorre bat edo beste edozein gotorleku lotzen zen harresiari. Limesek, merkatariak erakartzen zituzten, eta soldaduen familiak ere handik gertu finkatzen ziren, eta, beraz, denboran aurrera, erromatar herri bihurtu ziren (atzerritarren inbasioen mende egon arren), baita latindar eta barbaroen arteko merkataritza eta kultura elkartrukearen gune ere.

Erromatar Inperioaren Mugak UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen, eta zehazki Hadrianoren Harresia 1987an, eta Goi Germania-Retiako limesa 2005 eta 2008an. Munduan existitzen den mugaz harandiko tokietako bat da.

Alemanian, Limes Germanicusean, zaintza dorre erromatar baten berreraikitzea

Jatorrian, limes hitzak, latinez, mugako tropek zaindutako edozein bide izendatzen zuten. Horregatik, hitza, benetako harrizko harresiak (Britania) zein batetik bestera distantzia batetara zeuden zurezko gotorleku kateak izendatzeko erabiltzen da. Azken eredu hau zen gehien erabiltzen zena Germaniako muga zabal eta arriskutsuan, muga bezala, ibaiak erabil ezin zitezkeen tokietan. Denborarekin, erromatarrek eurek, germaniarrak kontratatu zituzten soldadu bezala limesak zaintzeko.

Inperioan zehar gotortutako limes nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Hadrianoren Harresia, Antoninoren Harresia eta Septimio Severoren Harresia Britanian
  • Rhineko Limesa Germanian, ibaiaren ibilbidea jarraituz Alpeetararte. Saalbergeko gaztelua (gatzezko mendia), Frankfurtetik iparraldera, erromatar limesaren zati zen, Rhin ibaiaren ekialdera sartzen zen erromatar probintzialako batean, Taunuseko mendigunetik gertu aurkitzen ziren aztarnategi batzuetatik gatza lortzeko asmoz, egungo Hesse estatuan. Erromatarrek inguru hauetan eraikitako gaztelu batzuk, mendilerrolako hau edo, hobe esanda, mendigune hau ekialderantz sartzeko probesten dute, Rhinetik haratago.
  • Danubioko limesa, zatiren batzuetan Danubio ibaiaren iparraldetik, Dazia eta Panoniatik bere igaroeran, Erromatar Inperioko probintziak zirenak.
  • Afrikako limesa, Erromatar Afrika, Saharan eta Atlas mendietan berebereek kontrolatutako lurraldeetatik banatzen zuena.
  • Arabiar-palestinar limesa, erromatar lurraldea Arabiako basamortutik bananduz, urtegi puntuetan eraikitako gotorleku kate batean zetzana, bide sare dentso batez komunikatua, basamortuko nomaden erasoaldietatik defenditzeko eta karabanen iritsiera babesteko.
  • Ekialdeko limesa, Eufrates ibaiaren ibilguan sostengatua, Siria eta Kapadoziako probintziak Partiar Inperiotik eta, ondoren, Sasanidar Inperiotik banatuz, hiri eta gotortutako postu kate batek eratutakoa, urtegi puntuak eta ibaiaren ibiak kontrolatuz, legionarioen gotorlekuak atzegoardian daudelarik, hiru-bost eguneko ibilaldiko distantziara.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Limes Aldatu lotura Wikidatan