Konstantinoplako harresiak

Wikipedia(e)tik
Konstantinopoliseko harresiak» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Konstantinoplako harresiak
Theodosianische Landmauer in Istanbul.jpg
Teodosioren harresiak
Udalerria Istanbul
Herrialdea  Turkia
Koordenatuak 41°00′08″N 28°55′15″E / 41.00222°N 28.92083°E / 41.00222; 28.92083Koordenatuak: 41°00′08″N 28°55′15″E / 41.00222°N 28.92083°E / 41.00222; 28.92083
Garaia IV-V. mendeak
Konstantinoplako harresiak non dagoen adierazten duen Istanbulgo mapa
Konstantinoplako harresiak

Konstantinoplako harresiak antzinako Konstantinopla (egungo Istanbul) babesten zituzten harrizko eta adreiluzko bizantziar harresiak dira.

Hasieran, Konstantino I.ak eraikiarazi zituen harresiak, hiriburu berria lehorretik eta itsasotik egindako erasoengandik babesteko. Hiria hedatu ahala, Teodosioren harresiak izeneko harresi bikoitz eraiki zen V. mendean. Nahiz eta harresiaren beste atalak hain landuak ez izan, ondo kudeatuak izanez gero, Erdi Aroko setiatzaileen aurka eraginkorrak ziren oso. Horrela, avaroen, arabiarren, rusen eta bulgariaren setioetatik babestu zuten hiria. Bolbora-kanoien erabilerak harresien eraginkortasuna ahuldu zuen, eta Konstantinoplaren erorialdia eragin 1453ko maiatzaren 29an, otomandarren aurrean.

Harresiak ia aldatu gabe mantendu ziren otomandar garaiaren gehiengoan, hiria hedatu ahala XIX. mendean atalka eraisten hasi zituzten arte. Hala ere, eta nahiz eta mantenu gutxi izan, harresiaren zati ugari iraun zuten eta oraindik zutik dira. 1980ko hamarkadan, zaharberritze programa zabalari ekin zitzaion, jatorrizko itxura emateko asmoarekin.

Lehorreko harresiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harresien kokalekuak

Bizantzioko harresia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizantzioko jatorrizko harresiak K. a. VII. mendean eraiki zituzten, Megarako kolonizatzaileek hiria sortu zutenean Bizas erregearen agindupean. Garai hartan, hiriak akropolia eta bizileku batzuk baino ez zituen. Koloniak ez zuen garrantzi handirik izan erromatarren garaian, baina Septimio Severok harresi berriak eraikiarazi zituen hiria handitzeko asmoz.

Konstantinoren harresia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantino Handiak (agintea 306-337) hiriburutza Bizantziora lekualdatu zuenean, Konstantinopla izenberritu zuen eta antzinako mugetatik hedatu. Horrela, harresi berriak eraiki zituen, aurrekoak baino 2,8 kilometro (15 estadio) mendebalderago eraiki zituen[1]. Konstantinoren harresia horma bakarrekoa zen, distantzia bertsuz aldendutako dorreek babestua. Eraikuntza 324an hasi zen eta haren seme Konstantzio III.ak (agintea 337-361) amaitu zituen[2]. Harresiaren kokalekua ezagutzen dugu gaur: Urrezko Adarrean hasten zen, egungo Atatürk zubitik hurbil, hego-mendebalderantz egiten zuen eta gero hegoalderantz, Mozio eta Asparren uhaska irekiak ekialdean utziz, eta Propontidako kostaldean amaitzen zen, Marmaran, gero eraikiko ziren Psamatos eta San Emiliano ateetatik hurbil[3].

Baina V. mende hasieran, Konstantinopla harresi hauetatik kanpo hazi zen, Exokionion izeneko tokian[4]. Konstantinoren harresiak Bizantziar Inperioaren gehiengoan iraun zuen, nahiz eta lehenengo babes funtzioa galdu. Hala ere, mendeak igaro ahala, desagertzen joan zen. XIX. mende hasieran, zati batzuk ikusgai zeuden oraindik İsakapı atearen inguruan[5]. Egun ez dira inon ageri.

Teodosioren harresia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

408tik aurrera, Teodosio II.a bizantziar enperadoreak Kontantinopla berriz harresitu zuen, 6,5 km luzekoa, aurrekoa baino 1,5 km mendebalderago kokatua, Urrezko Adarraren eta Marmara artean. Nahiz eta Teodosioren harresia izena duen (grezieraz τείχος Θεοδοσιακόν, teíchos Theodosiakón), berez harresi hau Antemiok eraikiarazi zuen, Ekialdeko Erromatar Inperioko pretorioaren prefetak, Teodosiok 11 urte baino ez zituelako. 413an amaitu ziren[6]. Horrela, Erroma Berriak zazpi muino zituen harresien barnean (grezieraz Ἑπτάλοφος, Heptálofos, "zazpimuino"), Antzinako Erromaren antzera.

Batez besteko garaiera 12 metrotakoa da lodiera 5 metro ingurukoa zelarik. Harresian 96 dorre eraiki ziren, gehienak oin karratukoak (zenbait oin oktogonal eta hexagonalekoak) 20 metroko batez besteko garaierakoak bata bestearen arteko distantzia 55 metro ingurukoa zelarik. Bigarren harresi honetatik 15-20 metrora 8,5 metroko garaiera eta bi metroko lodiera zuen harresi txikiago bat eraiki zen beste 96 dorrerekin. Harresi txikiaren dorretxoak harresi handiaren dorreen erdipuntuan eraikirik zeuden. Harresi txikia gutxi balitz honengandik 15 bat metrora 20 metro zabal eta 10 metro sakoneko erreten bat eraiki zen hiriko aldean metro eta erdiko garaiera zuen harresitxo bat zuelarik. Erretena urez betetzen zen hiriaren lehen defentsa zelarik. Harresiak hamar ate zituen, bost ate publiko eta beste bost militar. Ate publiko bakoitzak erretena zeharkatzen zuen zubi bat zuen eta gainontzeko ateak harresitik irteteko bidea besterik ez ziren. Ate nagusiez gain hainbat eta hainbat ataska txiki baziren setio garaian adreiluekin isten zirenak.

447ko azaroaren 7an, lurrikara bortitz batek harresiaren zati handi bat eta 57 dorre bota zituen. Beste lurrikara batzuek, handiena 448ko urtarrilekoak, kalteak handitu zituzten[7]. Teodosio II.ak Konstantino prefetari konponketa gainbegira zitzala agindu zion, jakinda Atila hunoa Balkanetan zebilela eta hiriaren babesa arriskuan zegoela. Kronikarien arabera, garai honetan gehitu ziren kanpoko harresiak (barnekoak bikoizteko) eta erretena, baina datuen zehaztasuna eztabaidagai da[7].

Defentsa itzel hauei esker barneko biztanleen laguntzarik gabe inork ez zuen hirian sartzea lortu Bizantzioko Inperioa existitu zen artean. Gaur egungo Istanbulen harresiaren zati askok zutik dirau zenbait dorre berreraikiak izan direlarik.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bury (1923), 70 or.
  2. Kazhdan (1991) 519 or.}}
  3. van Millingen (1899) 15–18 or.
  4. Britannica, VII bol., 4 or.
  5. van Millingen (1899) 32–33 or.
  6. Bury (1923), p. 71
  7. a b Meyer-Plath, Schneider (1943) 4 or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Konstantinoplako harresiak