Urrezko Adarra

Koordenatuak: 41°01′45″N 28°57′40″E / 41.029166666667°N 28.961111111111°E / 41.029166666667; 28.961111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrezko Adarra
Datu orokorrak
MotaItsasadar
Luzera8 km
Geografia
Map
Koordenatuak41°01′45″N 28°57′40″E / 41.029166666667°N 28.961111111111°E / 41.029166666667; 28.961111111111
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Metropolitan municipality in TurkeyIstanbul
Hidrografia
Betebidea

Urrezko Adarra[1] (turkieraz: Haliç; grezieraz: Χρυσοκερας, Khrusokeras) Bosforo itsasartean amaitzen den itsasadarra da, Istanbulen. Historian garrantzi handia izan du, mendeetan zehar greziarren, erromatarren, bizantziarren eta otomandarren itsasontzien portua izan baita. Urrezko Adarraren itsasoratzearen eta Marmara itsasoaren artean penintsula bat eratzen da, Istanbul zaharraren sorrera lekua (antzinako Bizantzio eta Konstantinopolis). Euskarazko eta grezierazko izenak esanahi berdina dute; turkierazkoak ordea estuario esan nahi du.

Urrezko Adarra 7,5 km luze da eta, puntu zabalenena 750m zabal. Sakonera handiena, Bosforora itsasoratzen den gunean, 35 metro da. Egun lau zubi ditu: Haliç zubia (Urrezko Adarreko zubia), Eski Galata zubia (Galata zubi zaharra), Atatürk (Unkapanı) zubia eta Galata zubia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez, Urrezko Adarra itsasoak bereganatutako historiaurreko estuario bat da. Bizantziar Inperioak bertan zituen ontziola nagusiak eta ertzak harresiz hornituak zeuden itsas-erasoetatik babesteko. Behiala, adarraren ahoan kate bat zegoen, Konstantinopolisetik Galata dorre zaharreraino (grezieraz Megàlos Pyrgos, "Dorre handia"), baimenik ez zuten ontzien sarrera eragozteko. Dorre hau Laugarren Gurutzadan suntsitu zuten, baina genovatarrek beste bat eraiki zuten ondoan, Galata dorre ezaguna (1348), behiala Christea Turris ("Kristoren dorrea")

Katea hirutan hautsi edo saihestu zuten:

1502an, Leonardo da Vincik itsasadarra igarotzeko zubi baten marrazkia egin zuen, Bayezid II.a sultanarentzako. Zubiak 240 m luzeko hutsarte bakarra zuen, baina ez zen inoiz eraiki.

Urrezko Adarraren ikuspegia Galata dorretik
Urrezko Adarraren ikuspegia Galata dorretik


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]