Marmarako itsasoa
Marmarako itsasoa[1] (turkieraz Marmara denizi, grezieraz Μαρμαρα̃ Θάλασσα edo Προποντίδα) —antzinako izena: Propontis— Itsaso Beltza eta Egeo itsasoa banatzen dituen barneko itsasoa da. Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dago.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dagoenez, Istanbuleko alde asiar eta europarra banatzen ditu. Itsasoaren eremua 11.350 km² da. Marmara itsasoak 200 kilometro luze eta 75 kilometro zabal da. Batez beste 494 metro sakon da, baina lekurik sakonena 1.355 metrokoa da, itsasoaren erdian hain zuzen. Ez du itsas-laster handirik. Batez besteko gazitasuna %22koa da. Ia 2.500.000 urte sortua, Pliozenoan, sarri lurrikarak daude inguruan.
Itsasoak uhartedi bi ditu: Printze uhartedia eta Marmara uhartedia. Bigarren multzoan marmol asko omen dago, hortik dator itsasoaren izena (marmaros "marmola" baita grezieraz).
Historia[aldatu]
Antzinean, greziarrek Propontide deitzen zioten Marmara itsasoari (Προποντίς, -ίδος, pro, «aurreko» eta Pontos, «itsasoa»). Marmara Itsasoa zeharkatu behar zuten Ponto Euxino itsasora (Itsaso Beltza) heltzeko.
Bazterretan, Asia partean, hegoaldeko Misia eta iparraldeko Bitinia eskualdeak zeuden, Europa partean, berriz, Trazia eskualdea.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12.
Kanpo Loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Encyclopedia Britannicaren artikulua
- (Ingelesez) Nasa-ren artikulua
Koordenatuak: 40°43′21″N 28°13′29″E / 40.72250°N 28.22472°E