Tito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau erromatar enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Tito (argipena).
Tito

Tito[1] (latinez Titus Flavius Vespasianus) (39ko abenduaren 30a - 81eko irailaren 13a) Erromako enperadorea izan zen 79tik hil zen arte.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

[aldatu] Estreinako urteak

Tito Vespasiano eta Flavia Domitila Maiorren lehen semea izan zen. 61ean Britainiako tribuno militarra izan zen. Vespasianorekin juduen matxinada bertan behera uztera joan zen 67an.

69an, Lau enperadoretako urtean, Vespasiano Erromara enperadore titulua aldarrikatzera bueltatu zenean, Tito Judean geratu zen matxinada baretzeko. 70ean, lau legioek Jerusalem arpilatu zuten: tenplua birrindu eta jende asko hil edo erbesteratu zuten.

Erroman harrera beroa eman zioten. Arku bat eraiki zen haren omenez. Kontsula ez ezik, Pretoriar Goardiaren burua ere izendatu zuten, honela leial egon zedin.

[aldatu] Agintean

Titok aitari jarraitu zion inperioren buruan 79an. Senatari batzuk horren kontra zeuden, ordea, haren emaztea, Berenize, Kleopatra bezalakoa zelakoan. Nolanahi ere, biziki maitatua zen Berenize.

Titok traizio-epaiketak geldiarazi zituen eta herriak gorrotatutako salatariak zigortu zituen. Eraikitzeari ere ekin zion: termak, Koliseoa bukatu zuen, eta, 80an, Erromak su hartu zuenean, dirutza gastatu zuen Titok biktimengan.

Agintean bi urte zeramatzala, sukarrak hil zuen Tito, agian medikuak pozoinduta, Domiziano bere anaia enperadore bihurtzeko asmotan. Izan ere, Domizianok jarraitu zion boterean. Titoren ospeak gora egin zuen Domizianoren aldean. Hurrengo enperadoreentzat, eredu bilakatu zen Tito. Senatuak jainko izendatu zuen.

Talmudaren arabera, juduen tenplua suntsitutakoan, eltxo batek ziztatu zuen, min sekretua eginez. Min horrek akabatu zuen Tito azkenean, haren gaiztakerien ordainetan.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak