Kristin Otto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristin Otto

Bizitza
JaiotzaLeipzig1966ko otsailaren 7a (58 urte)
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakigerilaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)ZDF
Jasotako sariak

IMDB: nm1763167 Olympic.org: kristin-otto Edit the value on Wikidata
Kristin Otto, 1986an.

Kristin Otto (Leipzig, 1966ko otsailaren 7a - ) alemaniar igerilaria da, Ekialdeko Alemaniako selekzioarekin Seulgo Olinpiar Jokoetan urrezko sei domina eskuratu zituena, aurrez inork egin gabeko balentria[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristin Otto Leipzigen jaio zen eta 11 urte zituela hasi zen igeriketa egiten. 16 urterekin Munduko Txapelketan hartu zuen parte eta 100 metroko bizkar-igeriketan urrea eskuratu zuen. Errelebotako beste bi probetan ere irabazlea izan zen[2].

1984ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak eskuratuko zituela espero zen baina Ekialdeko herrialdeek boikota egin izanagatik ezin izan zuen parte hartu. 1986an Madrilen jokaturiko Munduko txapelketatan urrezko lau domina eta zilarrezko bi eskuratu zituen[2].

1988an Seulgo Olinpiar Jokoetan dominak eskuratzeko faborito nagusia zen eta sei urrezko domina eskuratu zituen. 50 metro estilo librean eta 100 metro tximeleta eran errekor olinpikoak ezarri zituen[3]. 1989an kirol ibilbideari amaiera eman zion[4]. Ordutik kirol kazetaria da Alemaniako ZDF telebistan[5].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
1988 Seul ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 50 m estilo librean
1988 Seul ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 100 m estilo librean
1988 Seul ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 100 m tximeleta eran
1988 Seul ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 100 m bizkar-igeriketan
1988 Seul ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m estilo librean
1988 Seul ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m medley
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
1982 Guayaquil ( Ekuador) 1. postua, urrezko domina 100 m bizkar-igeriketan
1982 Guayaquil ( Ekuador) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m medley
1982 Guayaquil ( Ekuador) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m estilo librean
1986 Madril ( Espainia) 1. postua, urrezko domina 100 m estilo librean
1986 Madril ( Espainia) 1. postua, urrezko domina 200 m medley
1986 Madril ( Espainia) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m estilo librean
1986 Madril ( Espainia) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m medley
1986 Madril ( Espainia) 2. lekua, zilarrezko domina 50 m estilo librean
1986 Madril ( Espainia) 2. lekua, zilarrezko domina 100 m tximeleta eran
Europako txapelketak
1983 Erroma ( Italia) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m estilo librean
1983 Erroma ( Italia) 1. postua, urrezko domina 4 x 200 m estilo librean
1983 Erroma ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 100 m estilo librean
1987 Estrasburgo ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 100 m estilo librean
1987 Estrasburgo ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 100 m bizkar-igeriketan
1987 Estrasburgo ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 100 m tximeleta eran
1987 Estrasburgo ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m estilo librean
1987 Estrasburgo ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m medley
1989 Bonn ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 100 m bizkar-igeriketan
1989 Bonn ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 4 x 100 m medley
1989 Bonn ( Alemania) 3. postua, brontzezko domina 200 m bizkar-igeriketan

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko emakumezko igerilari onena (3): 1984, 1986, 1988
  • Herrien Laguntasunaren urrezko izarra (1): 1986 (Ekialdeko Alemaniako Gobernuaren saria)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Kristin Otto | German swimmer | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  2. a b «Biografia de Kristin Otto» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  3. (Ingelesez) VINOD, A.. (2021-07-27). «Olympic legends: Kristin Otto – The Most Decorated» sportstar.thehindu.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  4. (Ingelesez) «SPORTS PEOPLE; Swimmer to Retire» The New York Times 1989-11-19 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  5. (Alemanez) «Biografie» ZDF Presseportal (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]