Kuiatxo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kuiatxo
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Cucurbitales
Familia: Cucurbitaceae
Generoa: Cucurbita
Espeziea: C. pepo
Barietatea: Cucurbita pepo var. pepo
L.

Kuiatxoa (Cucurbita pepo var. pepo azpiespeziearen barietatea) kuien familiako udako landare bat da. Beste kuia mota batzuekin batera, Cucurbita pepo espezieko kidea da. Kuiatxoa horia, berdea edo berde argia izan daiteke, eta gehienetan luzoker tontorduna dirudi, nahiz eta zenbait aldaerek fruitu borobil edo botila formakoak ematen dituzten.

Kuiatxoaren arbasoa Ameriketakoa da. Hala ere, kuia mota gehienak Europara kolonizazioaren garaian iritsi baziren ere, kuiatxoa jatorriz europarra da. Berezko zenbait mutazioren ondorioz sortu zen, XIX. mendearen hondarretan, Italian, seguru asko Milan inguruan.

Sukaldaritzaren ikuspuntutik, kuiatxoa barazki gisa erabiltzen da, hau da, egosi edo frijitu egiten da. Hala ere, ikuspuntu botanikotik fruitu heldugabea da.

Dendako kuiatxoa.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kuiatxo Aldatu lotura Wikidatan