Lacon lepidopterus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lacon lepidopterus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaElateridae
GeneroaLacon
Espeziea Lacon lepidopterus
[[|]]

Lacon lepidopterus Elateridae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Panzerrek 1801ean deskribatu zuena.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13-16 mm luze da. Itxura orokorra marroi-gorrizta. Gorputza estaltzen duten ezkatak kolore desberdinetakoak dira, baina ez dute marrazten ez orbanik, ez marrarik.[2]

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Europan koniferoen oihanetan bizi da. Larbak pinu eta izei hilen enborretan garatzen dira, eta baita usteltzen ari diren motzondoetan ere. Batzuetan baso hostogalkorretan atzeman da; Saran, esate baterako, haritz kandudunen eta pagoen usteldura marroia dute bizilekua. Beti ere, baso zaharrak eta egur hil ugarikoak behar ditu.[2]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetatik Siberiaraino banaturik badago, oso arraroa da mendebaldeko eta erdialdeko Europako herrialdeetan. Desagertutzat jotzen da Alemania, Suedia eta Danimarkan. Euskal Herriari dagokionez, Saran (Lapurdi)[3] eta Garden (Nafarroa Garaia) atzeman da. Nafarroakoak dira Iberiar penintsulako populazio bakarrak.[2]

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IUCNren Zerrenda Gorrian ia galzoriko espezietzat hartua da.[4] Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan ere jasorik dago, kaltebera kategorian.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lacon lepidopterus (Panzer, 1801). eu-nomen.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  2. a b c Recalde Irurzun, J. I.; San Martín, A. F.. Elatéridos Saproxílicos de Navarra (VI). Presencia de Lacon Lepidopterus (Panzer, 1801) en la Península Ibérica y aproximación a la corología del género Lacon en la comunidad foral de Navarra (Coleoptera: Elateridae). Boletín de la Sociedad Entomológica Aragonesa (S.E.A.), 49 (2011): 207‒210, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  3. Brustel, Hervé; Van Meer, Cyrille. Sur quelques éléments remarquables de l'entomofaune saproxylique pyrénéenne et des régions voisines (Coleoptera). Bulletin de la Société entomologique de France, 1999, 104(3), 231-240, persee.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  4. Mannerkoski, I.; Hyvärinen, E.; Alexander, K.; Büche, B.; Mico, E. eta Pettersson, R.. Lacon lepidopterus. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157897A5168043 (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  5. 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Animalia Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.