Garde
|
Garde |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Garde | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Erronkariko ibarra |
|
| Alkatea | Marcos Ureña Marco (indep.) | |
| Herritarra | gardar | |
| Koordenatuak | 42°47′20″N 0°55′26″W / 42.78889°N 0.92389°WKoordenatuak: 42°47′20″N 0°55′26″W / 42.78889°N 0.92389°W | |
| Eremua | 43,4 km2 | |
| Garaiera | 737 m | |
| Distantzia | 88 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31414 |
|
| Biztanleria | 172 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 3,96 bizt/km² | |
Garde Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 176 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 88,2 kilometrora dago.
Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Bindankozen eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-176 errepideak udalerria zeharkatu egiten du.
Gardek Urzainki eta Erronkarirekin egiten du muga iparraldean, Huescarekin ekialdean, Burgi eta Huescarekin hegoaldean, eta Erronkarirekin mendebaldean.
[aldatu] Klima eta landaredia
Udalerriaren gehienean mendialdeko klima mediterraneoa nagusi da. Beherago dauden guneetan atlantiar klima ageri da. Hori da San Migel mendizerraren ipar-mendebaldeko lurraldearen kasua. Urteko batez besteko tenperaturak aldakorrak dira kokapena eta altueraren arabera, eta 6 eta 10 gradu bitartekoak dira, eta prezipitazioak 1.000mm eta 1.600mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 inguru dira.
Nahiz eta orandik ere haritz eta pago bakanen batzuk geratzen diren, gaur egun jatorrizko landaredia erabat galdu da mendeetan zehar birlandaturiko pinuak direla eta.
[aldatu] Auzoak
Gardek bi auzo ditu, Iriburia eta Iriondoa.
[aldatu] Historia
Udalerriari buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. Donejakue eliza, Erronkariko San Martin monasterioaren menpekoa zena, Leireko abatetxeari eman zion dohaintza moduan Antso Ramirez erregeak. Donejakue elizan hispaniar-bisigodoen erritua egiten zutela eta, Iruñeko gotzainak 1.000 soldatako zigorra jarri nahi izan zuen, baina azkenik, Nafarroako erresuma guztian egiten zen erritu erromatarra hartu zen elizan ere.
Urteroko petxa Erronkariko gainontzeko herriekin batera ordaintzen zuten, baina 1412an kaparetasun osoa lortu zuten. 1802an aletegia, harategi publikoa, errementeria eta aduana zituen herriak. Herritarrek proposaturiko eta erregeordeak berretsitako alkate batek zuzentzen zuen, herritarren artean aukeraturiko erregidoreekin batera. 1850ean eskola zeukan, eta bertako maisuak 2.000 erreal jasotzen zituen soldata moduan urtero. Horrez gain, irina ekoizten zuen errota, eta Aragoi eta Nafarroa bitarteko bidea igarotzen zen herritik.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 496 | 487 | 485 | 506 | 508 | 505 | 504 | 330 | 290 | 236 | 217 | 189 | 182 |
2008ko erroldaren arabera, sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,33 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
- Uztarroze - Izaba - Urzainki - Erronkari - Garde - Burgi - Esa - Xabier - Zangoza - Ledea - Irunberri - Nardoze - Ibargoiti - Elo - Noain - Cordobilla eta Iruñea
[aldatu] Ondarea
- Andre Maria Zuberoakoa baseliza: barruan, Andre Mariaren XIII. mendeko irudi bat dago. Baselizaren eraikitze data zehatza ezezaguna da. Eraikinaren egoera txarra zela eta, eraitsi eta XVII. mendearen amaieran berreraiki zuten. 1702an bukatu zuten berreraikitze-lan osoa.
- Santiago eliza.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
Gardeko alkatea AIG herri ekimeneko Marcos Ureña Marco da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen. Zuri emandako botoak bost izan ziren (emandako boto guztien %5,26). Eta baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako botoen %3,16). Abstentzioa %44,94koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Jesus Miguel Aznaret Anaut (AIG) | 74 | Bai |
| Marcos Ureña Marco (AIG) | 70 | Bai |
| Jose Javier Sanz Gorrindo (AIG) | 70 | Bai |
| Jose Javier Etxandi Sartze (AIG) | 67 | Bai |
| Ricardo Galan Trebiñu (AIG) | 66 | Bai |
2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta Ureñak segitu zuen jarduneko alkate[1].
[aldatu] Udaletxea
Gardeko udaletxeko idazkaria Bidankoze eta Burgiko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Herriko Plaza, 11
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Marcos Ureña Marco | Indep. |
| 2011- | Marcos Ureña Marco | Jardunean |
[aldatu] Gardar ezagunak
- Pedro Navarro (1460-1528): Olivetoko kondea.
- Ignacio Zoco (1939): futbolaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Garde Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Garderi buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Iriondoa auzoaren ikuspegia Google Street View-n.
| Erronkaribarko herriak | ||
|---|---|---|
|
Bidankoze • Burgi • Erronkari • Garde • Izaba • Urzainki • Uztarroze |
||