Lankide:LoreM/Baionako abdikazioak

Wikipedia, Entziklopedia askea


Testu hau lehenengo-iturrikoa da, Madrilen 1808ko maiatzan, garai horretako gertakizunei buruz, idatzita dagoelako.


Pasarte hau, publikoa da edozeinek irakurri dezakeelako. Testu hau, juridiko-politikoa da baita fidagarria ere, Karlos IV.ak idatzitakoa delako eta ez edozeinek idatzitakoa.


Testu honen idazlea, Karlos IV.a da, garai horretako Borboi errege absolutista Espanian. Testu honen arabera, Karlos IV.ak abdikatuko du, hau da, bere tronua utziko du. Horrela, Napoleonen anaiari, Jose I Bonaparteri, tronua utziz. Errege absolutistak honako dokumentua idazten du Napoleonen agindua betetzen ari delako. Beraz, Napoleonek inposatutako abdikazioa da, hain zuzen ere.


Hona hemen, lehen aipatutako helburuaren jatorria eta ekarritako ondorioak:


Espainiak Frantziarekin sinatutako Fontainebleau itunari esker, Frantsesen armada Espainian sartu ahal izan zen. Itun horren bidez, Frantsesek Espainian sartzeko baimena zuten soilik Portugal konkistatu ahal izateko.Portugaleko zati bat Espainiarentzat izan behar zen. Baina, Napoleonek Karlos IV.a eta Godoy traizionatu zituen. Espainian geratu egin zen eta gainera, Espainia osoa konkistatzeko helburuarekin.

Nobleek, elizgizonek eta hainbat herritarrek, Karlos IV.a eta Godoy boteretik kendu nahi zituzten, erregearen tronua Fernando VII.ari (Karlos IV.aren semeari) utziz. Horregatik, Aranjuezeko matxinada gertatu zen.


Napoleonek, erregeari eta haren semeari Baionara joateko eskatu zien. Bere anaia, Jose Bonaparte, errege bihurtzearen helburuarekin. Beraz, indarra erabiliz, Karlos IV.ari abdikatzera behartu zuen. Jose Bonaparte tronuan zegoelarik, Baionako konstituzioa, hau da, lege liberala zeinek Espainiako tradizioak errespetatzen dituen, ezarri zuen. Nahiz eta Jose erregea izan, Napoleonen hitzak baliozkoagoak ziren.


Napoleon enperadoreak ia Espainia osoa okupatu zuen. Jose Bonaparteren erreinaldiak, independentzia gerra ekarri zuen. Espainiakoek ez zuten gustuko erregea Frantses bat izatea ezta Napoleonekiko edo frantsesekiko menpekotasun hura. 1808ko maiatzaren 2an, Madrilgoek armada Frantsesaren aurka jo zuten, baita Valentzia, Girona eta Zaragozaren setioak ere.


Gerra bitartean, patrioten, hau da, Borboien alde eta Frantsesen aurka zeudenek, artean bi ideologia desberdin zabaldu ziren:


Azkenean, Napoleonek, Europan porrot egingo zuela ikusita, Fernando VII.arekin Valencayko ituna sinatu zuen. Itun horri esker, Espainiako independentzia gerrari amaiera eman zioten.


Baina, Fernando VII.a errege bihurtu bezain laster, Jose I Bonaparte ezarritako konstituzio liberala kendu zuen eta absolutismoa ezarri zuen.