Lankide eztabaida:Egoitzar

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Egoitzar, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Usteldura (onddo)[aldatu iturburu kodea]

Deskonposizio fungikoaren ondorioz egurrak pairatzen duen eraldaketa da. Usteldura eragiten duten onddoek zura digeritzeko gai dira eta horren ondorioz zura usteltzen da. Onddo-espezie batzuk materia organiko hilatik elikatzen dira eta beste batzuk ordea, bizkarroiak dira eta zuhaitz biziak kolonizatzen dituzte, esate baterako, ''Armillaria'' generoak. Gehiegizko hezetasunari esker, egurrak zuntz asetasun-puntua bereganatzen du; eta horrela, onddoen kolonizazioa eta proliferazioa baimendu daiteke. Zura gainean hazten diren edo zuran barneratzen diren onddoei, eta ondoren, honen usteldura eragiten duten onddoei, onddo-lignikola bezala ezagutzen zaie. Naturan, prozesu honek molekula organikoen apurketa eragiten du, eta horrez gain, lurzoruaren emankortasuna emendatzen da, lurzoruak oinarrizko mantenugaiak berreskuratzen dituelako.

Onddo-lignikolek egurra kontsumitzeko modu desberdinak erabiltzen dituzte; adibidez, onddo batzuk zuraren karbohidratoak degradatzen dituzte eta beste batzuk aldiz, lignina degradatzeko gai dira. Onddo-lignikolak, eurek eragiten duten usteldura-motaren arabera sailkatzen dira; usteldura-marroia, usteldura-leuna eta usteledura-zuria, hobeto ezagutzen diren usteldura-motak izanik. Usteldura bakoitzean onddoek ekoizten dituzten digestio-entzimek landare-osagai ezberdinak degrada dezakete eta horren arabera, nitxo ekologiko desberdinak kolonizatzeko gai dira. Deskonposizio fungikoaren ondorioz sorturiko produktuek pH, disolbagarritasun eta erredox-potentzial aldakorrak dituzte. Denboraren poderioz, produktu hauek apurka-apurka lurzoruan eta sedimentuan metatuko dira, eta horrek eskualde horretako ingurunean eragin zuzena izango du.


Usteldura marroia[aldatu iturburu kodea]

Usteldura marroia eragiten duten onddoek lignina degradatzen duten geneak galdu dituzte, orduan, bakarrik zelulosa edo hemizelulosa degradatu dezakete. Usteldura mota hau usteldura-partziala izango litzateke, zuraren osagai guztiak ez baitira metabolizatzen. Normalean zelulosaren degradazioaren ondorioz, zura marroi kolorea bereganatzen du lignina metabolizatu ez delako eta gainera usteldura kubiko bezala ere ezagutzen zaio, geratzen diren arrastoak lauki marroiak direlako.

Inguruneko baldintzak lehorrak diren heinean eta usteldura ematen denean, usteldura-marroia usteldura-lehorra bezala izendatu ohi da. Hala ere, izen hori zaharkituta geratu zen eta usteldura marroi terminoagatik ordezkatu zen, egurraren usteldura faboratzen duen faktore nagusiena hezetasuna baita. Usteldura eman ondoren, egurra lehortu daiteke, baina horrek ez du esan nahi usteldura baldintza lehorretan eman denik.

Usteldura marroia eragiten duten onddo-espezien artean, Serpula lacrymans, Fibroporia vaillanti, eta Coniophora puteana ekonomikoki garrantzitsuenak dira zeintzuek eraikinen egurra erasotu dezaketen. Usteldura marroidun beste onddo batzuk pigmentazio horia daukate, euren sufre-edukia altua delarik; adibidez, Phaeolus schweinitzii eta Fomitopsis pinicola.

Oso gutxi dira klima tropikal eta subtropikalean bizitzen diren usteldura marroidun onddoak. Usteldura marroia eragiten duten onddo gehienak ipar-hemisferioan daude, zehazki, banaketa boreala daukate. Usteldura marroidun onddoak, orokorrean, eremu altuko pinudietan edo beste konifero-basoetan aurkitzen dira.

Fitxategi:Https://commons.wikimedia.org/wiki/File:2011-10-27 Serpula lacrymans cropped.jpg
Usteldura marroia eragiten duen Serpula lacrymans baten fruitu-gorputz kortizioidea, himenoforo meruloidearekin.


Usteldura leuna[aldatu iturburu kodea]

Usteldura leuna eragiten duten onddoek hifetatik zelulasa entzima jariatzen dute, zeina zelulosa deskonposatzeko gai den. Honek zuran barrunbe mikroskopikoak eragiten ditu eta noizbehinka usteldura marroiaren antza duen dekolorazio-patroi bat. Usteldura mota hau burutzen duten onddoek nitrogenoa halabeharrez finkatu behar dute entzima berriak sintetiza daitezen, nitrogeno-iturri nagusia zura izanik. Usteldura leuna burutzen duten onddo ezagunenak, Chaetomium, Ceratocystis eta Kretzschmaria deusta dira.

Usteldura leunadun onddoek kolonizatzaile ezinhobeak dira; izan ere, baldintza ezberdinetan hazteko gai dira non usterdura zuridun eta usteldura marroidun onddoek hazteko gai ez diren, besteak beste, muturreko baldintza beroak, hotzak eta hezetasun altuko tokiak. Landareek babes-mekanismo moduan metabolito sekundarioak ekoizten dituzte eta horiei esker, landare-zelulen pareta-sekundarioek eraso biologikoarekiko erresistentzia lortzen dute. Hori dela-eta, zurezko landareen enborraren azala taninoan abertsa da zeinak onddoen deskonposizioa oztopatzen duen. Horrez gain, suberina kontzentrazio altuak izaten dituzte eta hau deskonposizio fungikoarekiko nahiko erresistentea da. Hori gutxi izango balitz, landareetan hesi-mikrobiano moduan jokatzen du, beraz, suberinak landareari patogenoekiko immunitatea eskeintzen dio. Usteldura leuna eragiten duten onddoek ez dira gai konposatu hauek degradatzeko. Usteldura zuria eragiten duten onddoek aldiz, metabolito sekundario hauek honda dezakete; hortaz, usteldura zuridun onddoak deskonposizio erasokorra gauzatzeko gai dira.

Fitxategi:Https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Hypoxylon deustum - Kretzschmaria deusta.jpg
Kretzschmaria deusta-ren estroma beltza.

Usteldura zuria[aldatu iturburu kodea]

Usteldura zuria eragiten duten onddoek lignina apurtzeko gai dira eta hauetako batzuk zelulosa eta hemizelulosa metabolizatzeko gai dira ere. Honen ondorioz, zuraren ehundura aldatuz doa, fibrotsu, heze eta porotsu bilakatuz eta gainera zuraren kolorea zuri-horixka bihurtzen da. Usteldura zuridun onddoek lakasa bezalako entzimak ekoitzi dezakete eta entzima hauek paper garrantzitsu bat jokatzen dute lignina edo beste molekula organiko konplexuak metabolizatzerakoan. Hori horrela, entzima hauen erabilgarritasuna aztertu da eta ondorioztatu dute aplikagarriak direla mikoerremediazio-programetan.

Lakasa entzimaz aparte, entzima desberdinak inplikaturik daude usteldura zuridun onddoek buruturiko egurraren deskonposizioan. Ligninaren fenilpropano-alkilo kate lateralen presentzia murrriztuz doa, usteldura-prozesua martxan jartzen denean. Adibidez, Pleurotus ostreatus-ek ligninarekiko lehentasuna aurkezten du, hau da, usteldura burutzerakoan lehendabizi polosikaridoak suntsitu beharrean, ligninari erasotzen diote. Hala eta guztiz ere, gertaera hau ez da propioa usteldura zuridun onddo guztietan, beste batzuek ordea, ez daukate lignina eta zelulosaren artean bereizteko gaitasunik eta beraz, biak batera eta aldi berean jarduten dute, esate baterako, Phanerochaete chrysosporium.

Esan beharra dago, usteldura-zuridun onddoen artean bizkarroiak ere badaudela eta horietariko bat Armillaria spp da. Onddo honek ez ditu zuhaitz hilak erasotzen, zuhaitz biziak baizik.

Fitxategi:Https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/6/65/Xylaria hypoxylon 03.jpg
Usteldura zuria eragiten duen Xylaria hypoxylon baten estroma ikaztua.


Oinarri genetikoa eta eboluzioa[aldatu iturburu kodea]

Onddo batzuen genoma aztertuta ondorioztatu da korrelazio bat dagoela usteldura zuridun eta usteldura marroidun onddoen artean. Ikerketa hau aurrera eramateko, bi espezie aukeratu ziren, Fistulina hepatica eta Cylindrobasidium torrendii, bata usteldura marroia eragiten duena eta bestea usteldura zuria.  Hala eta guztiz ere, Fistulina hepatica ez da usteldura-marroidun onddo peto-petoa, zelulosa kristalinoaren degradazioa burutu ahal izateko beharrezkoak diren gene asko galdu dituelako. Cylindrobasidium torrendii-ri gauza bera gertatzen zaio, hau da, usteldura zuri partziala eragiten du,hau da, usteldura zurian erabiltzen diren entzima oxidatzaile tipikoak ekoizteko gai da, baina ligninaren degradazioan inplikatuta dauden gene gehienak galdu ditu. Horrez gain, C.torrendi-k usteldura leunaren ezaugarriak ere baditu. Hori dela-eta, esan dezakegu espezie hauek trantsizio-espezieak direla euren usteldura-mekanismoak ez datozelako bat usteldura marroia eragiten duten onddoekin ezta usteldura zuria eragiten duten onddoekin.

Karboniferoaren bukaeran, onddo batzuk, bereziki,  basiodiomikoto batzuk ikatza degradatzeko entzimak garatu zituzten, peroxidasen familiakoak ( lignina degradatzeko peroxidasak). Badirudi garai horretan garatu ziren entzima horien geneen eskualdeak kontserbatu egin direla gaur eguneko usteldura zuridunetan, lignina metabolizatzeko ahalmena mantenduz. Beste batzuk ordea, lignina metabolizatzeko gaitasuna galdu dute, peroxidasen familiako geneen eskualdeak galdu dituztelarik. Gene-galera horiek islatuta geratu dira usteldura marroia eragiten duten onddoetan, pseudogene ugari baitituzte euren genoman, hau da, peroxidasen familako geneen aztarnak dauzkate baina afuntzionalak dira, ez dira transkibatzen ezta itzultzen.

F. hepatica-k eta C.torrendii-k eboluzioaren aztarnak, usteldura bakoitzaren berezko ezaugarriak garatu ez dituztelako; hots, usteldura zuritik usteldura marroiarako bilakaera adierazten dute, bi espezie horiek trantsizio egoera batean mantenduz.

Askomikotoen artean, usteldura zuridun onddoak ere aurki daitezke, zehazki, Xylaria hypoxylon espeziea. Hauek basidiomikotoek erabiltzen dituzten entzima berdinak dauzkate, baina kasu honetan, ez dago argi nondik eskuratu zituzten gene horiek.

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]