Lasha Talakhadze
Lasha Talakhadze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sachkhere (en) , 1993ko urriaren 2a (30 urte) |
Herrialdea | Georgia |
Jarduerak | |
Jarduerak | pisu-jasotzailea |
Pisua | 157 kilogramo |
Altuera | 1,97 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Lasha Talakhadze, georgieraz ლაშა ტალახაძე, (Sachkhere, 1993ko urriaren 2a) pisu-jasotzaile georgiarra da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2015ean Houstonen munduko txapelketan hartu zuen parte eta bigarren egin zuen, baina txapelduna izan zenak dopingaren kontrako kontrolean positibo eman eta Talakhadze urrezko dominaz jabetu zen.[1] Bere aurreneko munduko txapela zuen. 2016an Rio Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen 105 kg-tako pisuan. Hurrengo munduko txapelketa guztietan urrezko domina eskuratu zuen, bai eta Tokioko Olinpiar Jokoetan ere. Hasierako txapelketak 105 kg-tik goragoko proban irabazi zituen. 2018an Nazioarteko Halterofilia Elkarteak kategoriak berrantolatu zituen eta hurrengo dominak 109 kg-tik goragokoetan lortu ditu.
Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2020an (Rio de Janeiro), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian >105 kilo kategorian, bi jasoalditan 473 kilo jasoz, eta Munduko errekor (ME) totala ezarri zuen. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina eskuratu zuen halterofilian >109 kilo kategorian, bi jasoalditan 488 kilo jasoz, eta Munduko errekor (ME) totala ezarri zuen berriro; Ali Davoudi irandarraren (urrezko domina) eta Man Asaad siriarraren (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen.[2][3][4]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Halterofilia >105 kilo, gizonezkoa. 473 kg ME totala[5] | |
2020 | Tokio Japonia |
Halterofilia >109 kilo, gizonezkoa. 488 kg ME totala[6] |
Nazioarteko gainerako palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko txapelketak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Houston ( Estatu Batuak) | 105+ kg | |
2017 | Anaheim ( Estatu Batuak) | 105+ kg | |
2018 | Ashgabat ( Turkmenistan) | 109+ kg | |
2019 | Pattaya ( Thailandia) | 109+ kg | |
Europako txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Førde ( Norvegia) | 105+ kg | |
2017 | Split (Txantiloi:Herrialde info kroazia) | 105+ kg | |
2018 | Bukarest ( Errumania) | 105+ kg | |
2019 | Batumi ( Georgia) | 109+ kg | |
2021 | Mosku ( Errusia) | 109+ kg |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Rogovitskiy, Dmitriy. (2016-05-17). «Russian weight lifter Lovchev banned for 4 years for doping» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ «Lasha TALAKHADZE» Olympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
- ↑ «Lasha Talakhadze» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Lasha Talakhadze» olympics.com (Gaztelaniaz)
- ↑ Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)