San Petersburgo

Wikipedia(e)tik
(Leningradtik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

San Petersburgo

—  Hiri federala  —
San Petersburgoko bandera

San Petersburgoko armarria

Izen ofiziala Санкт-Петербург (Sankt Peterburg)
Estatua
Barruti federala
Subjektu federala
 Errusia
Ipar-mendebaldea
Hiri Federala
Alkatea Valentina Matvienko
Koordenatuak 59°56′0″N 30°20′″E / 59.93333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 59.93333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragileaKoordenatuak: 59°56′0″N 30°20′″E / 59.93333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 59.93333; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea
San Petersburgo is located in Errusia
San Petersburgo
Eremua 1.439 km2
Garaiera 3 m
Posta kodea 190000-199406
Biztanleria 4.568.000 bizt (2007)
Dentsitatea 3.174,43 bizt/km²
Ordu-eremua MSD (UTC+04:00)
http://www.gov.spb.ru

San Petersburgo (errusieraz Санкт-Петерб́ург, Sankt Peterburg), Errusiako bigarren hiri garrantzitsuena da, 4.039.751 biztanlerekin hirian, eta 5,85 milioi biztanle metropoli inguruan.

Hainbat alditan aldatu izan du bere izena, Petrogrado 1914 eta 1924 tartean (izena errusieratuz), Leningrado 1924 eta 1991 tartean (Leninen omenez).

Neva ibaiaren deltan dago kokatua, eta Errusiak Baltikoan duen portu bakarra da. Horregatik, industriagune handia ere bada.

Hermitage museoa, antzinako jauregia.

Eduki-taula

[aldatu] Historia laburra

Brontzezko zalduna, Petri Handiaren omenezko estatua.

Petri Handia Errusiako Tsarrak ex nihilo sortu zuen 1703 urtean, Neva ibaia itsasoratzen zen toki zingiratsuan. Hiriburu europar eta modernoa eraiki nahi izan zuen, Mosku deszentralizatzeko saiakeran. Horrela, Errusiako hiriburu izan zen 1712 eta 1918 urteen bitartean.

1914 urtean, izena alemaniarregia zelakoan, Petrogrado ipini zioten, sustrai eslaviarrekoa. Hiria Iraultza boltxebikearen agertoki nagusia izan zen. Harrezkeroz hiriburua Moskura igaro zen. 1924an Lenin hiltzean Leningrado izena eman zioten, SESBak bertan jaio baitziren.

Leningradok historiako setiorik gogorrenetako pairatu zuen 1941 eta 1944 artean (Leningradeko setioa). Naziek hiria 900 egunez inguratu eta itxi zuten. Bi milioi hildako izan ziren, goseak, bonbardaketak eta franko-tiratzailek erailak.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

San Petersburgoko Gune Historikoa eta Dagokion Monumentu Multzoa1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
WinterPalaceAndAC.jpg

Jauregiko Plaza

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 540
Kokalekua ErrusiaErrusia
Eskualdea2 Europa
Izen ematea 1990 (XIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Amiraltza, urrezko orratzarekin
  • Hermitage museoa ( Эрмитаж ), munduko eder eta garrantzitsuenetakoa. Neva ibai ertzeko sei eraikin eder betetzen ditu, Neguko Jauregia barne. 3 milioi artelan baino gehiago ditu ikusgai.
  • Alexandr Nevski monasterioa
  • San Petri eta San Paulo gotorlekua (hiriaren sorlekua)
  • Amiraltza
  • Odol Isuriaren katedrala
  • San Isaak katedrala
  • Kazango Andre Mariaren katedrala
  • Passage merkatari arkupea
  • Mariinski antzokia

[aldatu] Aldirietako egoitza inperialak

  • Peterhof
  • Pushkin edo Tsarskoie Selo
  • Pavlovsk

[aldatu] Biztanleria

Biztanleriaren eboluzioa
1800 1830 1850 1881 1900 1915 1920 1925 2002
220.200 435.500 487.300 928.000 1.440.000 2.348.000 763.900 1.379.000 4.700.000

[aldatu] Garraiobideak

[aldatu] San Petersburgoko metroa

San Petersburgoko metroa 1955eko azaroaren 15ean zabaldu zen eta gaur egun 110,2 kilometro eta 63 geltoki dauzka.

Metroak dituen bost lineatatik 832 milioi bidaiari igaro ziren 2008an.

[aldatu] Musika

[aldatu] Sanpetersburgotar ospetsuak

[aldatu] Hiri senidetuak

San Petersburgo hiri hauekin senidetua dago:

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak