Bizargorri Operazioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizargorri Operazioa
Bigarren Mundu Gerra
Operation Barbarossa corrected border.png

Nazien hasierako asmoa
Data 1941eko ekainaren 22tik 5era
Lekua Polonia, Bielorrusia, Ukraina, Moldavia, Lituania, Letonia, Estonia eta Errusia
Emaitza Ardatzeko botereen porrota
Gudulariak
Flag of the NSDAP (1920–1945).svg III. Reicha
Flag of Romania.svg Errumania
Flag of Finland.svg Finlandia
Flag of Italy (1861-1946).svg Italia
Flag of Hungary 1940.svg Hungaria
Flag of Slovakia.svg Eslovakia
Flag of Independent State of Croatia.svg Kroazia
Flag of Spain under Franco 1938 1945.svg Espainia
Flag of the Soviet Union (1923-1955).svg Sobietar Batasuna
Buruzagiak
Flag of the NSDAP (1920–1945).svg Adolf Hitler (nagusiena) Flag of the Soviet Union (1923-1955).svg Josef Stalin (nagusiena)
Indarrak
-3,9 milioi soldadu
-3.600 tanke
-4.389 hegazkin
-8,2 milioi soldadu
-15.000 tanke
-40.000 hegazkin
Galerak
918.000 soldadu 3.000.000 heriotz

Bizargorri Operazioa (alemanez: Unternehmen Barbarossa) Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasunaren inbasioari Alemania Nazik emandako kode izena izan zen. Izena Germaniako Erromatar Inperio Santuko Friedrich Barbarossa (Bizargorri) enperadorearengatik eman zioten.

Ekintza militarra 1941eko ekainaren 22an hasi zen. Operazioaren helburua SESBeko Europako zatia, Arkhangelsk eta Astrakhan hirien arteko mendebaldea hain zuzen ere, azkar konkistatzea zen. Operazioaren amaieran, 1941eko abenduan, Hitlerrek ez zuen lortu espero zuen adina. Dena den, Armada Gorriak alemaniarren aurrera egitea geldiarazi zuen arren, SESB kinka larrian zegoen.

Estrategikoki, alemaniarrek Sobiet Batasunako zenbait zonalde oso aberats okupatu zituzten, batik bat Ukraina aldean. Arrakasta hori gorabehera, Moskuko ateak ezin izan zituzten gurutzatu, hurbil geratu arren. Gainera, ekialdeko frontean horrelako ofentsibarik ezin zuten berriro eratu.

Azkenean, Bizargorri Operazioaren porrotak, hau da, Sobiet Batasuna okupatu ez izanak, Alemania Naziren erabateko porrota ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran. Bizargorri Operazioak Ekialdeko Frontea zabaldu zuen, zein gerrako fronterik ankerrenetakoa bilakatu zen. Izan ere, bataila-zelaietan burutu ziren sarraski handienak, sobietarrentzat baita alemaniarrentzat hein berean, fronte horretan gertatu ziren.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak