Tripoli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tripoli

Izen ofiziala طرابلس (Ṭarābulus)
baita ere
Libiako arabieraz
طرابلس الغرب (Ṭarā-bu-lus al-Gharb)
Ṭrābləs
Estatua LibiaLibia
Probintzia Tripoli
Herritarra tripolitar
Koordenatuak 32°54′N 13°11′E / 32.9°N 13.183°E / 32.9; 13.183Koordenatuak: 32°54′N 13°11′E / 32.9°N 13.183°E / 32.9; 13.183
Tripoli is located in Libia
Tripoli
Eremua 400 km2
Garaiera 81 m
Ordu eremua UTC-2
Biztanleria 1,682,000 bizt. (2004)
Dentsitatea 0 bizt./km²
Sorrera K. a. VII. mendea
http://www.tripoli.info

Tripoli (arabieraz, Tarabulus al-Gharb) Libiako hiriburua da, herrialdearen ipar-mendebaldean, , Mediterraneo Itsasoaren ertzean. Gaur egun herrialde hartako hiri garrantzitsuena da, eta Tripolin dute egoitza Libiako Gobernu Zentralak eta Administrazioak.

2.000.000 biztanle inguru ditu, eta Afrikako bizi mailarik gorenetakoa ere bai.

Libiako kostaldeko oasi handiena da, eta nekazaritza produktuen (barazkiak, laboreak, fruitu arbolak, tabakoa) merkataritzagune garrantzitsuena (portua, errepidea, burdinbidea, aireportua). Arrantzak eta industriak ere (tabakogintza, petrolio findegiak, janari industria) garrantzi handia du hiriko ekonomian. Unibertsitatea eta nazioarteko aireportua ere baditu.

Eduki-taula

[aldatu] Ondarea

Monumentuei dagokienez aipagarriak dira K.a. 163. urteko Marko Aurelioren marmolezko atea, XVI. mendeko gaztelua, 1736. urteko Karamanli meskita, 1883ko Gurgi meskita eta Erregearen jauregi modernoa.

[aldatu] Historia

Tripoli (Photo: Patrick-André Perron) [1]

Oea izena zuen antzina, eta feniziar kolonia izan zen. Kartagotarren mendean egon zen. Hirugarren Gerra Punikoaren ostean Erromatar Inperioak bereganatu zuen, eta Afrikako hiribururik garrantzitsuena izan zen eurentzat. Ondorem, bandaloek konkistatu zuten. Bizantziarrak nagusitu ziren gero, eta hiria gotortu zuten. 643. urtean musulmanek inbaditu zuten. Hafsitar dinastiaren garaian hiri oparoa izan zen eta 1510-1530 urteetan espainiarren mende egon zen. 1530-1551 urteetan [[[Maltako Ordena|Maltako Zaldunek]] konkistatu zuten eta 1551. urtean turkiarrek. Harrezkero baja batek gobernatutako berberiar erresuma bateko hiriburu eta piraten babesleku bihurtu zen. 1911. urtean italiarrek okupatu zuten, eta hiriko ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen itsas bazterrean eraikitako portu berriari esker. 1941-1943 urteetako Libiako kanpainaren garaian Ardatzaren base izan zen, eta 1943-1951 urteetan britainiarren mende egon zen. 1992. urtean, Libiak Pan Am eta UTA konpainiako hegazkinen kontrako atentatua egin zutenei laguntza eman zielako aitzakipean, Estatu Batuetako hegazkinek bonbardatu zuten hiria eta, besteak beste, Muammar al Kadafi lehendakariaren seme bat hil zuten.

[aldatu] Hiri senidetuak

Gaztelu gorria eta Plaza berdea
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Tripoli

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak