Lope III.a Zentulo Gaskoiniakoa
Lope III.a Zentulo (frantsesez: Loup Centulle, gaskoieraz: Lop Centullo, latinez: Lupus Centullus, gaztelaniaz: Lope edo Lobo Centulo) Baskoniako dukea (818-819) izan zen.
Gartzia I.arena edo Antso I.aren anaia zen Zentuloren semea izan zen[1].
Lope Akitanian Pipinok zuen boterearen aurkako matxinoa izan zen. 818an Gartzia hiltzean, hutsa betetzeko Lope matxinotu zen. Pipinek Gaskonian sartu 819an Castillon-sur-Dordognen zegoen[2]. Lope boteretik kentzeko Berengario Tolosakoa eta Gerin Auverniakoa bidali zituen eskualdera. Pipinek Aznar Antso hautatu zuen ordezko, Aragoiko konderria ere gobernatu zuena[3].
820 inguru hil zen.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Lewis, Archibald R. "The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050". Austin: University of Texas Press, 1965
- ↑ Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963
- ↑ Zurita, Jeronimo. "Anales de la Corona de Aragón I". Antonio Ubieto Arteta eta Desamparados Pérez Soler. Valentzia: 1967
| Aurrekoa Gartzia I.a Xemen Gaskoniakoa |
Baskoniako dukea 818-819 |
Ondorengoa Aznar Antso |
| Baskoniako dukeak | ||
|---|---|---|
|
Baskoniako dukeak (Frankoen basailauak) Baskonia eta Akitaniako dukeak Felix • Lope I.a • Eudon Handia • Hunald I.a • Waifer edo Gaifier • Hunald II.a Baskoniako duke burujabeak Lope II.a • Antso I.a • Xemen I.a • Gartzia I.a • Lope III.a Centullo Wasco Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailauak) Baskoniako kondeak Azken Baskoniako duke burujabeak Gaskoniako duke burujabeak Antso III.a • Gartzia II.a • Antso IV.a • Antso V.a • Gilen II.a • Bernat I.a • Antso VI.a • Berengario • Eudon • Bernat II.a • Guy Geoffrey 1058an Akitaniako dukerriari lotu zitzaion.** |
||