Antso VI.a Gilen Gaskoiniakoa
- Artikulu hau Baskoniako dukeari buruzkoa da; Nafarroako erregea gaitzat duena beste hau da: Antso VI.a Nafarroakoa
Antso VI.a Gilen[1] (?-1032ko urriaren 4a) Baskoniako dukea (1009-1032) izan zen[2][3].
Biografia [aldatu]
Gilen Antso eta Urraka Gartziaren seme nagusia, anai nagusia Bernart Gilen zuen[4]. Amaren partez Antso III.a Nagusiaren senidea zen eta Iruñean eman zuen bere bizitzaren zati handia, euskal erregearen basailu gisa[5]. 1010ean, egungo Itsas Charente departamenduan dagoen Saint-Jean d'Angély herrixkan, Antso, Roberto II.a Frantziakoa eta Gilen V.a Akitaniakoarekin batera elkartu zen. Inoiz ez zion Frantziako erregeari gorazarre egin.
1027an Blayen Gilen V.a Akitaniakoarekin batera elkartu eta Geoffroi frankoa hautatu zuten Bordeleko artzapezpiku. Gilen bere koinata zen, Briska bere arreba ezkondu zuelakoa. 1032an oinordekorik gabe hiltzean, Akitaniako dukearen semeek Baskoniako dukerria jarauntsi zuten[6].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ frantsesez: Sanche Guillaume; gaskoieraz: Sans Guilhem; gaztelaniaz: Sancho Guillén
- ↑ Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
- ↑ Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
- ↑ Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963
- ↑ Zurita, Gerónimo. "Anales de la Corona de Aragón I". Antonio Ubieto Arteta eta Desamparados Pérez Soler. Valentzia: 1967
- ↑ Lewis, Archibald R. "The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050". University of Texas Press: Austin, 1965
| Aurrekoa Bernart I.a Gilen Gaskoniakoa |
Baskoniako dukea 1009-1032 |
Ondorengoa Berengario Gaskoniakoa |
| Baskoniako dukeak | ||
|---|---|---|
|
Baskoniako dukeak (Frankoen basailauak) Baskonia eta Akitaniako dukeak Felix • Lope I.a • Eudon Handia • Hunald I.a • Waifer edo Gaifier • Hunald II.a Baskoniako duke burujabeak Lope II.a • Antso I.a • Xemen I.a • Gartzia I.a • Lope III.a Centullo Wasco Baskoniako duke eta Bordeleko kondeak (Frankoen basailauak) Baskoniako kondeak Azken Baskoniako duke burujabeak Gaskoniako duke burujabeak Antso III.a • Gartzia II.a • Antso IV.a • Antso V.a • Gilen II.a • Bernat I.a • Antso VI.a • Berengario • Eudon • Bernat II.a • Guy Geoffrey 1058an Akitaniako dukerriari lotu zitzaion.** |
||