Gartzia II.a Antso Gaskoiniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gartzia II.a Antso[1], Okerra ezizenaz ezaguna, (?-930) Baskoniako dukea (887-930) izan zen[2].

[aldatu] Biografia

Litekeena da Antso II.a Antso edo Antso III.a Mitarraren semea izatea, baina zenbait iturrik gaztelarra zela diote[3]

Arnaldo Gaskoniakoaren lehengusua ere izan liteke, iturri batzuen arabera dukeorde izan zen 864an bere aita hil eta adintxikikoa zenean. Besteek, berriz, Arnaldo Antsoren oinordekotzat hartzen dute eta urte berean hil zutela diote. Edonola ere, Gartziak 887an boterea lortu zuen.

Urte hartan Akitaniako beste handikien artean zegoen Bourgesko biltzarrean, Karlos Lodiaren erreinaldiaren hasieran eskualdeko jarrera finkatzeko egina. 904an comes et marchio in limitibus oceani, hau da, "konde eta margrave ozeanoaren mugetaraino" titulua erabiltzen zuen. Gartziak Bordeleko konderria dukerrian barneratu zuen. Gartziaren alaba Andregotok Gilen Antso Gaskoniakoa ezkondu zuen.

[aldatu] Ezkontza eta seme-alabak

Gartziak Amuna ezkondu eta sei seme-alabak izan zituzten:

[aldatu] Erreferentziak

  1. euskaraz: Gartzia Antso; frantsesez: Garsie-Sanche le Tors edo le Courbé; gaskoieraz: Gassia Sans; latinez: Garsia Sancius Corvum
  2. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  3. Higounet, Charles. "Bordeaux pendant le haut moyen age". Bordele, 1963 44. orr.


Aurrekoa
Antso III.a Mitarra Gaskoniakoa
Baskoniako dukea
887-930
Ondorengoa
Antso IV.a Gartzia Gaskoniakoa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak