Luis de Pablo
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1930eko urtarrilaren 28 | |
| Bilbo (Bizkaia) | ||
| Lan nabarmenenak | El espíritu de la colmena | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Luis de Pablo (Bilbo, 1930eko urtarrilaren 28) euskal musikagilea da. Nazioartean, iraskasle famatua izan da.
Bilbon jaioa bazen ere, Madrilen bizi da sei urte zituenetik. Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Autodidakta, hamabi urtez hasi zen moldaketak egiten. Hala ere, Maurice Ohana edo Max Deutsch bezalako irakasleak ere eduki zituen. Boulezek eta Madernak bere lanak zuzendu dituzte.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Lehen musika ikasketak Hondarribian egin zituen eta ondoren Madrilen ikasi zuen. Bere kasa ikasi bazuen ere, Maurice Ohana, Max Deutsch eta beste musikagile ospetsu batzuen aholkuak jaso zituen. 1957. urtean Grupo Nueva Música taldearen sorreran parte hartu zuen, eta 1958. urtean Tiempo y Música zikloa sortu zuen, musika berria ezagutzera emateko. 1964. urtean Madrilgo Musika Berriaren Bi Urtekoa sortu zuen eta 1965. urtean, Alea, musika berria bultzatzeko kontzertu sorta.
Zenbait urtez Estatu Batuetan eta Kanadan irakaslea izan zen, eta ondoren Madrilgo kontserbatorioan. 1983. urtean Musika Berria Zabaltzeko Zentroko zuzendari izendatu zuten. Lehendabizi serieko musika idatzi zuen, eta geroago moduluka idatzitako konposiziora iritsi zen; jolearen esku gelditzen zen musika lanaren antolaketa. Estilo askotako eta hainbat kulturatan errotutako musika idatzi du.
1990. urtean Espainiako musika sari nazionala eman zioten. 1998an Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak honoris causa doktore izendatu zuen, eta 2000. urtean Donostiako Musika Hamabostaldiak, SGAErekin batera, omenaldi handia eskaini zion 70 urte betetzen zituela eta. Urte berean jaso zuen, halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen omenezko Makila.
[aldatu] Diskografia
- Libro de imágenes, Segunda Lectura, Metáforas. Stradivarius
- Senderos del aire and works for flute. Legno
- Dibujos, Fragments from Kiu, Chamber Concerto etc. ADDA
- Tarde de Poetas. Harmonia Mundi
- Piano Trio. Ermitage ERM 413
- Visto de Cerca, para 3 músicos y cinta; Chaman, obra electronica. Hispavox LP (30) 130 202
- Al Son que Tocan, Homenaje a Antonio Machado. RCA LP SRL2-2444
Azken urteotako lanen artean aipagarriak ditu, besteak beste, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aginduz konposatu zuen Impromptus (EOSek 2000. urtean grabatua) eta 2001. urtean Madrilgo Teatro Realen estreinatu zuen La señorita Cristina opera, Mircea Eliaderen Miss Christina eleberrian oinarritua.
[aldatu] Idazlanak
[aldatu] Zinemarako musika
- Playa insólita (1963) (Javier Agirre)
- Último encuentro (1967) (Antxon Ezeiza)
- Pepermint frappe (1968) (Carlos Saura)
- Goya - Historia de una Soledad (1972) (Nino Quevedo)
- Ana y los Lobos (1973) (Carlos Saura)
- El espíritu de la colmena (1973) (Víctor Erice)
- La Prima Angélica (1974) (Carlos Saura)
- Pascual Duarte (1976) (Ricardo Franco)
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.