Matias I.a Hungariakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matias I.a Hungariakoa

Bohemiako erregea

1478 - 1490
Ladislao II.a Bohemiakoa eta Hungariakoa - Ladislao II.a Bohemiakoa eta Hungariakoa

Hungariako erregea

1458ko urtarrilaren 24a - 1490eko apirilaren 6a
Ladislao Hil ostekoa - Ladislao II.a Bohemiakoa eta Hungariakoa
Bizitza
JaiotzaCluj-Napoca1443ko otsailaren 24a
Herrialdea Hungaria
BizilekuaCluj-Napoca
HeriotzaViena1490eko apirilaren 6a (47 urte)
Hobiratze lekuaSzékesfehérvár Basilica (en) Itzuli
Székesfehérvár
Heriotza modua: janari-intoxikazioa
Familia
AitaJohn Hunyadi
AmaErzsébet Szilágyi
Ezkontidea(k)Elizabeth of Celje (en) Itzuli
Catherine of Poděbrady (en) Itzuli  (1461eko maiatzaren 1a, 1461 (egutegi gregorianoa) -  1464ko martxoaren 8a)
Beatrice of Naples (en) Itzuli  (1476ko abenduaren 12a (egutegi gregorianoa), 1475 (egutegi gregorianoa) -  1490eko apirilaren 6a (egutegi gregorianoa))
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHunyadi family (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoapolitician before the emergence of political parties (en) Itzuli

Matias Corvino (hungarieraz: Hunyadi Mátyás edo Corvin Mátyás; Cluj-Napoca, Hungariako Erresuma, 1443ko otsailak 23Viena, 1490eko apirilak 6a) Hungariako erregea izan zen 1458-1490 bitartean, Matias I.a Hungariakoa izenarekin. 1469n Bohemiako errege koroatua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janos Hunyadiren semea zen. 1458an Hungariako errege izendatu zuten. 1469ko Brnoko Dietan txekiar katolikoek Bohemiako errege hautatu zuten. Bohemiako koroarako eskubideak zirela eta, Jurgi Poděbradykoaren eta honen ondorengo Ladislao Jagellonen aurka borrokatu zen. Azkenik, 1478an Olomuc-eko bakea sinatu zuten eta Hungariako Erresumak Moravia eta Silesia bereganatu zituen. Otomandarren aurka ere arrakastaz borrokatu zen eta, aldi baterako, Bosnia (1463), Moldavia eta Valakia (1467) eta Serbia (1482) berreskuratu zituen[1]. Horrela, Erdialdeko Europako erresuma handiena eratu zuen.

Monarka humanista izan zen, Italiako Pizkundeko mezenasen parekoa. Zientziak eta literatura indartzeko ahaleginak egin zituen. 1465ean Budako unibertsitatea sortu zuen[1]. Europako liburutegi oparoena osatu zuen eta inprimeria Hungarian sar zedin lan handia egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ocaso del Imperio Húngaro Artehistoria.jcyl.es
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matias I.a Hungariakoa Aldatu lotura Wikidatan