Metal mendiak
Metal mendiak[1] Alemaniaren eta Txekiaren artean dagoen mendilerroa da.
Bohemiako mendien mugan dago, eta iparraldetik hegoaldera 160 km-ko luzera hartzen du. Hego-ekialdean 600-700 metro ingurukoak dira mendirik garaienak. Erdialdean, Txekia aldeko mendirik garaiena Klinovec mendia da (1.244 m) eta Alemaniako aldekoa Fichtelberg (3.983 m).
Urre-, zilar-, kobre-, wolfram- eta ikatz-mea ugari izan dira mendi hauetan. Hori dela eta, Erdi Aroan alemaniar meatzari asko iritsi zen Metal mendietara lanera, eta han geratu ziren. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, alemaniarrak kanporatuak izan ziren meategien ondoko herrietatik; geroztik, hango biztanle gehienak txekiarrak izan dira.
Mendien arteko garraiobideak onak dira. Meak eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.