Mozolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Athene noctua edo mozolo arrunta

Mozoloa[1] zentzu hertsian, Strigidae familiako eta Surniinae subfamiliako zenbait generori ematen zaio izen arrunta da. Baina zentzu zabalean, hontzaren itxurako hegazti harrapari gautarrei egiten die erreferentzia.[2]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaieraz mozolo hitza «mozoloa» bera zein, orokorrean, «hontza» izendatzeko ere erabiltzen da.[3] Euskal Herriko gune ezberdinetan mozolo deritzen hegaztiek beste izen sinonimoak dituzte: Gautxori, Hegaztimotx, Hontz txiki, Kahaka, Katako, Mozolo (txiki) eta Oiloxar, besteak beste.[3]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Surniinae subfamiliaren zenbait genero eta espezieren izen arrunta da.[4]

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologian Atena jainkosaren sinbolo nagusia mozoloa dela. Atenea jainkosa Atenas hiriaren patroia zenez, hirian sortzen ziren txanponetako irudia mozoloarena zen. Homerok bere idazkietan Atenk mozolo edo hontzen begiekin deskribatzen du.[5]

Atsotitzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniazko 'cada mochuelo a su olivo' atsotitza,[6] 'mozolo bakoitza bere olibondora' bezala itzultzen da.

Euskaraz, mozolo hitzak, -askotan palatalizatua, moxolo-, pertsonez ari garela, inozo esan nahi du.

Musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mozoloa, XX. mende hasieran Sevillan bizi zen Antonio Pozo Millán edo Rodríguez flamenko-abeslariaren ezizena izan zen.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Agud, Manuel; Tovar, Antonio. (1994-04-02). «Materiales para un Diccionario Etimológico de la Lengua Vasca (XXI)» Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" 28 (3): 915–992.  doi:10.1387/asju.8441. ISSN 2444-2992. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  2. «Eibarko txori izenak» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  3. a b «Mozoloa» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  4. Olson, Storrs L.. (1995-04). «History and Nomenclature of Avian Family-Group Names. Bulletin of the American Museum of Natural History, Volume 222 W. J. Bock» The Auk 112 (2): 539–546.  doi:10.2307/4088759. ISSN 0004-8038. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  5. Cecilia Dimaté Rodríguez [and others]. (2017). Hacia la construcción de una política pública sobre la formación de maestros. PONTIFICIA UNIVERSIDAD JA ISBN 958-781-106-2. PMC 1076809655. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  6. «CVC. Refranero Multilingüe. Ficha: Cada mochuelo a su olivo.» cvc.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  7. «EL MOCHUELO - CANTAORES/AS - El Arte de Vivir el Flamenco» elartedevivirelflamenco.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]