Niagara ur-jauziak
Wikipedia(e)tik
Niagara ur-jauziak Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada artean kokatuta dauden ur-jauziak dira. Muga egiten dute Ontario eta New York estatuaren artean. Buffalotik 27 kilometrora eta Torontotik 120 km.ra hegoaldean. Iparralde eta hegoaldean izen bera duten bi herri daude: Niagara Falls (Ontario) eta Niagara Falls (New York).
Bi sekzio ezberdin ditu eta erdian Ahuntzen Uhartea. Kanadako aldean Horseshoe ur-jauziak daude eta AEBtan Amerikar ur-jauziak. Txikiagoak diren Bridal Veil ur-jauziak AEBko aldean daude. Bien artean Luna Uhartea dago.
Niagara ur-jauziak sortu ziren Wisconsis glaziazioaren ondoren glaziarrak atzera bota zirenean eta sortu berriak ziren Laku Handiak hustutzeko bide berri bat sortu zenean. Ur-jauziak oso altuak ez diren arren oso zabalak dira. Minuturo 168.000 m³ ur erortzen dira bertatik ur asko dagoenean eta 110.000 m³ bataz-beste. Ipar Amerikako ur-jauzirik indartsuenak dira.