Noja
|
Noja |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Noja |
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Trasmiera |
| Alkatea | Jesús Díaz Gómez (PP) |
| Koordenatuak | 43°28′N 03°31′W / 43.467°N 3.517°WKoordenatuak: 43°28′N 03°31′W / 43.467°N 3.517°W |
| Eremua | 9,20 km2 |
| Distantzia | 78 km Santanderrera |
| Postakodea | 39xxx |
| Biztanleria | 2.635 bizt (2009) |
| Dentsitatea | 286,41 bizt/km² |
| http://www.nojaatodacosta.com/ | |
Noja Kantabriako udalerria da, Trasmierako eskualdean. 2005ean 2.182 biztanle zituen. 9,2 km²-ko azalera du.
Nojaren iparraldean itsas Bizkaiko Golkoa dago; ekialdean eta hegoaldean Arnuero, Hegoaldean Argoños eta mendebaldean Santoña. Noja ez da antolatzen herritan, baizik eta auzotan; Palacio auzoan udaletxearen egoitza nagusia aurkitzen da.
Eduki-taula |
Auzoak [aldatu]
Udalerria honako auzoek osatzen dute:
|
|
Historia [aldatu]
Noja Siete Villas biltzarraren zati izan zen IX. mendetik 1834ra. Siete Villas Trasmierako Merindadea osatzen zuen biltzarretako bat zen. Beste alde batetik, herriko gertakari garrantzitsua da, 1644an Filipe IV.ak Nojari hiribildu titulua eman ziola; hori dela eta, aipatutako biltzarretik askatasuna lortu zuen eta bere alkateak izendatu ahal izan zituen ordutik.
XIX. mendearen bukaeratik leku turistiko bezala da ezaguna eta gaur egun, turismoa haiz zuzen da, jarduera ekonomiko inportanteena. Fenomeno honek udaleko biztanle kopurua asko handitzen du udan, 100.000 biztanle izatera arte. Normalean, bisitariak Euskaditik eta Gaztela-Leondik etortzen dira. Hainbeste bisitari joatearen zergatia edertasunean datza eta, horregatik, bizileku berri asko eraiki dituzte, denboraldiz kanpo (udazkenean eta neguan batez ere), jenderik gabe geratzen direnak. Arrazoi nagusietako bat hainbeste jendek alde egiteko azpiegituraren falta da.
Ingurumena [aldatu]
Baliabide naturalei buruz esan daiteke Joyel eta Victoriako padurak, mutur batean daudenak, erreserba natural bezala oso erakargarriak direla; baita hegaztientzat ere, migrazioen ondorioz, Santoñako paduran hegazti asko izaten baitira.
Demografia [aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 655 | 641 | 786 | 940 | 983 | 980 | 1.058 | 1.170 | 1.273 | 1.609 | 2.019 | 2.635 |
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Nojako Udalaren webgunea
| Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |