Marina de Cudeyo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marina de Cudeyo

 Kantabria
Marina de Cudeyo
Udaletxea
Marina de Cudeyoko bandera

Marina de Cudeyoko armarria

Izen ofiziala Marina de Cudeyo
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Kantabria
 Kantabria
Trasmiera
Alkatea Federico Aja Fernández (PP)
Koordenatuak 43°25′N 03°45′W / 43.417°N 3.750°W / 43.417; -3.750Koordenatuak: 43°25′N 03°45′W / 43.417°N 3.750°W / 43.417; -3.750
Marina de Cudeyo Kantabria-n dago
Marina de Cudeyo
Marina de Cudeyo Espainia-n dago
Marina de Cudeyo
Eremua 28,37 km2
Postakodea 39xxx
Biztanleria 5.252 bizt (2009)
Dentsitatea 185,13 bizt/km²
http://www.marinadecudeyo.com/

Marina de Cudeyo Trasmierako eskualdean dagoen kantabriar udalerria da. Santander hiriburutik 5 kilometrora dago, Santanderko badiatik hegoaldera. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5.252 biztanle zituen eta 27,1 km²-ko azalera du.

Eduki-taula

Geografia[aldatu]

Udalerriaren orografia ehun metrora heltzen ez diren mendixkaz eta paduraz beteriko kostaldez osatzen da. Antzina Marina de Cudeyoko azalera askoz txikiadoa zen, izan ere dike bitartez itsasoari hainbat lur kendu zitzaizkion, larre bihurtuz. Lursail gehiena bazka-landa da, abeltzaintzara zuzenduta, eta baso gutxi dago. Pontejos herriaren aurrean, badian, Pedrosako uhartea dago, non droga menpekotasunari aurre egiteko ospitalea kokatzen baiten.

Mugak[aldatu]

Iparraldean, Marina de Cudeyok Ribamontán al Mar eta Santanderko badiarekin egiten du muga; ekialdean, Ribamontán al Monte, Entrambasaguas eta Miera ibaiaren ahoarekin, Cubasko itsasadarra izenez ezaguna; hegoaldean, Medio Cudeyo eta Tijeroko itsasadarrarekin; eta mendebaldean El Astillero udalerriarekin, San Salvador itsasadarrak banatuta.

Iparraldera: Ribamontán al Mar
Mendebaldera: El Astillero Haize arrosa.svg Ekialdera: Ribamontán al Monte, Entrambasaguas
Hegoaldera: Medio Cudeyo

Herriak[aldatu]

Marina de Cudeyo udalerriak 5.254 biztanle ditu (2008) eta honako herri edo gune hauetan banatuta dago:

Demografia[aldatu]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
2.435 2.947 3.383 3.939 4.295 4.589 4.946 4.747 4.563 4.576 4.765 5.252

Politika[aldatu]

Federico Aja Fernández (PP) da Marina de Cudeyoko alkatea 2011ko maiatzaren 22ko hauteskudeen ondoren. Hurrengo taulan 2011ko udal hauteskundeetan lortutako emaitzak azaltzen dira:[1]

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeak
Alderdia Boto kopurua % Zinegotziak
PP 1355  %40,29 6
PRC 1105  %32,86 5
PSOE 654  %19,45 2

Garraiobideak eta azpiegiturak[aldatu]

Errepideak[aldatu]

  • A-8 autobidea eta Marina de Cudeyo lotzen dute CA-141 eta CA-145 errepideek.

Trena[aldatu]

Renfe Feve ustiatzaileak eskualde barruko eta aldirikoen zerbitzua eskaintzen dio Marina de Cudeyori, Santander eta Lierganes lotzen dituen aldirikoen linean, eta Santander eta Bilbo lotzen dituen eskualdeko linearen barruan Orejoko geltokia dagoela.

Bestelakoak[aldatu]

Santanderko aireportua eta Santanderko portua minutu gutxira daude.

Bestalde, txalupa zerbitzua dago Santander, Pedreña eta Somo herrien artean, batipat udan.

Marina de Cudeyoko herritar ospetsuak[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Marina de Cudeyo


Geografia
Kantabria
Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.