Ramales de la Victoria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ramales de la Victoria

 Kantabria
Ramales de la Victoria
Ramales de la Victoriako bandera

Ramales de la Victoriako armarria

Izen ofiziala Ramales de la Victoria
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Kantabria
 Kantabria
Asón-Agüera
Alkatea José Domingo San Emeterio Diego (PP)
Koordenatuak 43°15′N 03°27′W / 43.25°N 3.45°W / 43.25; -3.45Koordenatuak: 43°15′N 03°27′W / 43.25°N 3.45°W / 43.25; -3.45
Ramales de la Victoria Kantabria-n dago
Ramales de la Victoria
Ramales de la Victoria Espainia-n dago
Ramales de la Victoria
Eremua 32,97 km2
Distantzia 55 km Santanderrera
Postakodea 39xxx
Biztanleria 2.575 bizt (2009)
Dentsitatea 78,1 bizt/km²
http://www.aytoramales.org/

Ramales de la Victoria Kantabriako udalerria da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 2.575 biztanle zituen eta 33,27 km²-ko azalera du.

Ramales de la Victoria Ason eta Gandara ibaiak zeharkatua dago. Ekialdean kokatua dago eta muga dauka Bizkaiarekin. Santanderretik 60 kilometrotara eta kostaldetik 20 kilometrotara dago.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Ramales 1000 urte aldean sortu zen, baina bere garapena 1499 urtean etorri zen, kostaldea eta meseta lotzen zuen bidea aldatzea erabaki zutenean. Urte horretatik bide hori Ramalesetik pasatzen. Bere izena osatu zen: “de la Victoria” 1839 urtean ekintza hau ospatzeko: Espartero generalak eta bere armadak karlistak garaitu zituzten.

Azken urteotako bilakaera ekonomikoa [aldatu]

Ramalesek 2500 biztanle dauzka eta nahiz eta lehen nagusiki abeltzaintzan jarduten zen, orain, azken urtetako garapen turistikoaren ondorioz, gehienek hirugarren sektorean lan egiten dute. Garapen hori da, batez ere, bere izugarrizko erakargarritasunaren ondorioa: bere historiaurreko kobazuloak, naturala eta arkeologi ondarea, jaiak eta kokapen pribilegiatua: Asón harana.

Aisialdiko jarduerak [aldatu]

Kirol ekintzak egin daitezke, hala nola, arrantza, piraguismo (Gandara ibaian), xendazaletasuna, espeleologia eta eskalada, eta historiaurreko artea duen Europako kobazulo garrantzitsuenetako bat ikusi daiteke: Covalanas.

Jaiak [aldatu]

Ospetsuak diren jaiak: San Pedroko jaia ekainaren 29an ospatzen dute, “mantón” dantzaldia uztailaren lehen larunbatean, Karmen Birjiniako jaiak uztailaren 16an eta inauteriak otsailean. Manton dantzaldia

Herrian tradizio handia dauka bere musika banda, 1887an fundatua. Udako igandetan eta jai bakoitzean entzun daiteke. Gaur egun, umeentzat musika eskola sortua dago herrian banda hori ez desagertzeko.

Ondarea [aldatu]

Eraikin garrantzitsuenak hurrengoak dira: Revillagigedo jauregia, San Pedro eliza (XVII mendea), San Emeterio eta San Celdoni eliza (Gibaja auzoan, XVI mendea) eta Nuestra Señora de Guardamino eliza (Guardamino auzoan, XVII mendea).


Herriak [aldatu]

  • Gibaja (388 bizt.):
    • Bárcena (23 bizt.)
    • La Estación (40 bizt.)
    • Pondra (33 bizt.)
    • La Quintana (230 bizt.)
    • Riancho (62 bizt.)
  • Ramales de la Victoria (1.945 bizt.):
    • Ramales de la Victoria (1.551 bizt.)
    • Cubillas (46 bizt.)
    • Entrepuentes (21 bizt.)
    • Guardamino (42 bizt.)
    • Helguero (56 bizt.)
    • Iseña (7 bizt.)
    • El Mazo (55 bizt.)
    • La Pared (10 bizt.)
    • Salto del Oso (100 bizt.)
    • Sierra Alcomba (14 bizt.)
    • Los Valles (9 bizt.)
    • Veares (19 bizt.)
    • Vegacorredor (15 bizt.)

Demografia [aldatu]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
2.051 2.338 2.377 2.498 2.532 2.645 2.468 2.219 2.439 2.481 2.248 2.575

Ondarea [aldatu]

Ramalestar ezagunak [aldatu]

Herri eta hiri senidetuak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]