Pforzheim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pforzheim

 Baden-Württemberg
Pforzheimgo erdigunearen ikuspegia.
Pforzheimgo erdigunearen ikuspegia.

Pforzheimgo armarria

Izen ofiziala Pforzheim
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Baden-Württemberg
Karlsruhe
Alkatea Gert Hager (SPD)
Koordenatuak 48°54′00″N 8°43′00″E / 48.90000°N 8.71667°E / 48.90000; 8.71667Koordenatuak: 48°54′00″N 8°43′00″E / 48.90000°N 8.71667°E / 48.90000; 8.71667
Pforzheim non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Pforzheim
Eremua 98,03 km2
Posta kodea 75172–75181
Biztanleria 119.781 bizt.
Dentsitatea 1.221,88 bizt./km²
Matrikula PF
http://www.pforzheim.de/

Pforzheim Alemaniako Baden-Württemberg estatuko hiri bat da. 2010. urteko erroldaren arabera 119.781 biztanle zituen. Stuttgart eta Karlsruhe hirien artean kokatzen da, "Oihan Beltzaren sarrera" ezizenaz ezagutzen delarik.

1989. urtetik aurrera Pforzheim hiria Euskal Herriko Gernika-Lumo udalerriarekin anaikidetuta dago.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enz, Nagold eta Würm ibaiek bat egiten duten puntuan dago, Oihan Beltza eta Kraichgau ingurune menditsuen artean kokatzen den bailara zabalean.

Klima epela eta hezea du. Batazbesteko tenperatura 11 Â°C-takoa da, udan 20 Â°C pasatzen ditu baina neguan ohikoa da edurra egitea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kokapen egokia dela eta, Stuttgart eta Karlsruhe bezalako hiriak baina askoz lehenago sortu zen. K.o. 90 urtean erromatarrek Portus gotorleku militarra sortu zuten Enz ibaiaren ondoan eraikitako zubia babesteko. Portus hitza izan liteke gaur egungo Pforzheim izenaren lhenengo zatiaren jatorria. Enz ibaiak erromatarrek Limesa (muga) osatzen zuen eta Portusek gotorlekuen sarea osatzen zuen, Canstatt (Stuttgart ondoan) eta Argentoratum (Estrasburgo) gotorlekuekin batera. 259 edo 260an frankoek eta alamaniarrek muga gurutzatu eta asentamentua suntsitu zuten, erromatarren garaiari amaiera emanez. Indusketa arkeologikoek ordea erakutsi dute inguruak populaturik egoten jarraitu zuela hurrengo mendeetan.

Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa 1067an eta 1074ean bertan izan zeneko idatzietan agertzen da lehenengo aldiz Phorzheim izena. 1080an merkatua egiteko eskubidea lortu zuen. 1150an hri berria sortu zen, hiri zaharrarekiko aske, eta 1220ean Badengo mangraveak Pforzheim bizileku aukeratu zuenean hiri berriak garapen handia ezagutu zuen.

XIII eta XIV mendeetan hiriak garai onak ezagutu zituen. Ibaian zeharreko egur garraioan eta ohial eta larrugintzan oinarriturik hiria aberastu egin zen eta patrizioen talde bat sortu zen. 1290an harresiak eraiki ziren eta hiru ordena desberdinetako katolikoek monastegiak jaso zituzten bertan, frantziskotarrek, dominikarrek eta predikatzaileek hain zuzen ere.

Pforzheim, 1643an

Pforzheimek luteranismoa hartu zuen eta katolikoak herritik kanporatuak izan ziren aldi berean Frantziatik ihesi zetozen protestanteak hirian babestu zituzten. Hogeita Hamar Urteko Gerra hasi zenean hiriak 3000 biztanle zituen, Baden guztiko handiena zen, baina 1645ean gerra bukatzerakoan tropa bavariar katolikoek hiria erre zuten. Aurretik zituen babesik gabe berreraiki zuten eta Bederatzi Urteko Gerran berriz kalte larriak ezagutu zituen oraingoan Luis XIV.a Frantziakoaren eskutik. Aste betez okupatu zuten 30.000 soldadu frantziarrek 1692an. Aste bete horretan hiriari su eman, zutik gelditu ziren etxe gehienak bota eta bereziki eliza eta monastegiak suntsitu eta baliozko guztia lapurtu zuten frantsesek. Hori gutxi balitz janari guztia lapurtu eta hiriaren inguruko mahastiei su eman zieten.

XIX mendearen bukaeran trenbidea iritsi zen Pforzheimera eta honekin batera industrializazioa. Arte eta Artisau eskola inauguratu zen 1877an eta Pforzheimgo bitxi eta erlojuak famatu bihurtu ziren Alemanian.

XX mendeko 30. hamarkadan naziak nagusituz joan ziren hirian azkenean juduen sinagoga erre eta 1940ean hauek Gurseko kontzentrazio-esparrura eraman zituztelarik. Artisautza lantegiak armak egiteko erabili ziren, bai eta V1 eta V2 bonben osagaiak egiteko ere. 1945eako otsailaren 23an Royal Air Force britainiarrak hiria bonbakatu zuen. Populazioaren laurdena hil zen eta hiriaren %83a suntsiturik gelditu zen. Bigarren Mundu Gerra bukatzean hiria berreraikitzeari ekin zitzaion, gaur egun itxura oso modernoa duelarik.


Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bertha Benz (1849-1944): Karl Benz ingeniari alemaniarraren emaztea. 1888an Bertha eta bere bi semeak Mannheimdik irten eta autoz iritsi ziren Pforzheimera beren familiakoak bistitatzera. 106 kilometrotako bidaia hau kontsideratzen da autoz egindako lehenengo bidaia luzea. 2008an berak egindako joan-etorri ibilbidea (194 kilometro) Gizateriaren Industria Ondare bihurtu zen, Bertha Benz Memorial Route izenaz ezagutzen dena.
  • Heinrich Otto Wieland (1877-1957), Kimikako Nobel Saria jaso zuen 1927an.
  • Dieter Kosslick (1948- ), 2001eatik aurrera Berlinale zinema jaialdiaren zuzendaria.
  • Fool's Garden musika taldea bertan sortu zen 1991ean.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pforzheim Aldatu lotura Wikidatan